BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Zakilixut

Deustun jaio zen, 1937. urtean. Euskalgintzan eta euskal kulturan itzal handiko

familia da Axen Egaña eta Iñaki Beobiderena. Eredu hartzeko emakumea da Axen,

hizketan goxoa eta jario handikoa; energia eta bizipoza dario haren izateari.

Orratzak eskuan eta haria magalean, irribarrez hartu gaitu.

Axen Egaña

«Ez didate zahartzen uzten»

Amaia Agirre Arrastoa

2007an hondarrean izan zen Amamaren

memoria antzezlanaren estreinaldia,

eta Axen izan zen bertako protagonistatako

bat, Olatz Beobide alabaren

aldamenean.

Nondik datorkizu Axen deitura?

Berez Asuncion naiz, baina gerra garaian

jaio nintzen, Deustuko udaletxean,

Gernikako bonbardaketa gertatu

eta hamabost egunera. Gure aitonaamonek

1930ean muga zeharkatu behar

izan zuten errepublikanoak zirelako,

eta ni ere han hazi nintzen. Donibane

Lohizunen Axen deitzen zidaten, eta

halaxe naiz geroztik.

Zuen ama muga zeharkatu nahian ari zela

hil omen zuten.

Bai. Nik bi urte nituen, baina garai hartan

oso ohikoak ziren gisa horretako

gertaera gogorrak. Mojekin ikasten

nuen, eta han askotan entzun izan

nuen halako ikasleren ama edo aita hil

zutela. Gure aita garai hartan bakailao

arrantzan zebilen, eta hegoaldean geratu

zen.

Umetan dena frantsesez egin omen zenuen.

Noiz hasi zinen euskaraz bizitzen?

Gure amonak frantsesez mintzatzen

ikasi zuen, baina aitonak ez, beti itsasoan

baitzebilen. Hark euskaraz egiten

zuen, eta nik denetik egiten nuen

pixka bat: euskaraz, gaztelaniaz eta

frantsesez. Gure aita beste emakume

batekin ezkondu zen, eta 14 urterekin

Pasai Donibanen jarri ginen bizitzen.

Bertakoek «frantsesa» deitzen zidaten,

pentsa!

Iñaki Beobide senarra Industrias españolas

lantegian ezagutu zenuen, eta handik

etorri zen Jarrai antzerki taldean parte

hartzeko tenorea ere, ezta?

Julio Urkijo liburutegian antzerkiak

egiten hasi ginen, baina irakurriz.

Ez dok hamairu taldearen diskoak banatzen

non eta nola aritzen zineten?

Lehenik nire senarra hasi zen. Senarra

espetxean egon zen, eta handik atera

zenean Xabier Gereñu zenarekin hasi

zen lanean. Ez dok hamairu taldearen

inguruan eta Herri Gogoa diskoetxearekin

diskoak han eta hemen saltzen

aritu ginen.

Euskal dantzarien biltzarrean ere idazkari

lanetan aritu zinen, ezta?

Bai, 1969an hasi nintzen eta erretiratu

arte aritu gara bertan.

Iragan hurbilera etorrita, Amamaren memoria

antzezlanean protagonista izan zinen.

Nork egin zizun bertan parte hartzeko

gonbita?

Gonbidapena Olatz Beobide alaba eta

Aizpea Goenaga saltsera horren eskutik

etorri zen. Iparraldean antzezlan

hori frantsesez egiten ari ziren, eta Olatzek

esan zidan: ama zergatik ez zatoz

antzerkia ikustera? Hara joan, eta hala

esan zidaten: zu al zara euskaraz egingo

duen hurrengo amama? Probak eta

casting-ak egin nituen, onartu egin

ninduten, eta ni oso gustura.

IDOIA BERATARBIDE

Igandea

2011ko apirilaren 17a

D

Alzheimerren gaitza duen amama baten

inguruan garatzen da antzezlana. Eramaten

hain zaila den gaitza umorez lantzea

erraza izan al zaizu?

Nire amordeak Alzheimerren gaitza

izan zuen; hori dela-eta errazagoa egin

zait. Zenbait egoeratan zer nola erantzuten

zuen banekien, eta gaixoaren larruan

sartzeko baliagarri izan zitzaidan.

Jean-Marie Broucaret zuzendariarekin

lan egitea zoragarria izan da,

zuzenketa oro goxo egiten zizkidan, eta

alabarekin lan egitea ere ikaragarria

izan da, oso polita.

Zer izan da antzezlan horretan zailena egin

zaizuna?

Hasieran ez nintzela gai izango iruditzen

zitzaidan. Gidoia ikasteko zailtasun

handiak izango nituela pentsatzen

nuen, baina azkenean ez zait hain zaila

gertatu. Lan taldea ere mundiala izan

da, eta dena erreztu egiten zidaten.

Euskaraz eta gaztelaniaz egin genuen,

eta bietan oso ongi moldatu nintzela

uste dut. Lagun batzuek esaten zidaten

pena izugarria ematen ziela ni horrela

ikusteak, gerora modu horretan amaituko

dudan beldur. Antzezlanean, gaixoaren

rolean, ez nuen inor ezagutzen,

sekulako tristura sorrarazten nuen...

Barrua mugitu egiten du gaiak eta egoerak.

Nire pertsonaiak hori dena eragin

baldin badu nire lana oso ongi egin

nuela erantzuten nien (kar-kar-kar).

Gisa horretako eskaintza gehiago jasotzeko

arrisku handia duzu, beraz.

Goenkale-n pertsonaia berdina egin

dut, baina gauza txikiak, oro har. Baina

ez, ni oso ondo bizi naiz bizi naizen moduan.

Zurekin hitzordua jartzerakoan zure agenda

zein betea zegoen ikusita harrituta geratu

naiz, Axen.

Diseinua eta jantzien patroiak egiten

diren ikastaro batean nabil orain. Lehen

gure seme-alabei jantziak egiten

nizkien. Sei seme-alaba eta hamalau biloba

ditut. Bilobak aldiro inguruan dabiltza,

eta ez didate zahartzen uzten.

Nik ez daukat aspertzeko tarterik. Karta

jokoan aritzea eta solitarioak egitea

ere maite dut, baina pena ematen didate

egun osoa etxean sartuta egoten direnek.

Zer esango zenieke adin jakin batera heltzean

euren bizitzan nahikoa egin dutelaeta

hemendik aurrera euren burua zernahitarako

ezgai ikusten dutenei?

Animatzeko. Badirudi ezin dugula,

geure burua ez dagoela gauza horietarako.

Nik nigan ikusi dut hori, baina ez

da hala. Gauzak egin ditzakegu. Behin

moja bati esan nion zahartzean eurengana

itzuliko nintzela, baina hark hala

erantzun zidan: ‘Ez, zu ez etorri, zuk

dena erreboluzionatuko duzu-eta!’.