01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

04 Saregileak

(Aurreko orrialdetik dator)

na Ibarbiak. «Santoñan, Laredon...

[Kantabria, Espainia] inguru

hartan oso emakume gutxi dago.

Eta ahal den bezala moldatzen

dira». Hala, sareak garraiatzeko

Getarian kamioi ona dutela baliatuz

—kamioi berbera erabiltzen

dute moilatik lokalera sareak eramateko

ere—, kanpoko lana herrira

erakartzeko nahia dute.

Eta sareginen lan nekezari,

itsasoari begirako kezka gehitu

behar. «Kezka eraman egiten da.

Ez dakit, ohituta nago jada. Ohitzen

zoaz. Denetarako egunak

daude, eguraldi txarrekoak,

arrantzatu ezin den egunak...»,

dio Martinezek. «Gizona arrantzalea

badaukazu, badakizu zer

daukazun». Argi hitz egiten du

Arrutik. «Eta batzuetan hobeto

eramaten duzu, eta besteetan ez

hain ondo, baina pasa egin behar».

Itsasoaren kezkarekin ohitutaedo

dago Urresti ere. «Jaio garenetik

horrela izan da», dio, «eta ja-

Teknologia berriei esker,

asko aldatu da. Gaur egun,

ontziekin noiznahi hitz

egiteko aukera dugu»

MILA EIZMENDI

Saregina

«Arrantzarena

kontserbatzen bada,

derrigor beharko dira

konpontzaileak»

ROSARIO IBARBIA

Saregina

rri egiten zara. Gogorra da. Eguraldi

txarra denean eta, esaten

duzu: non dira? Baina jarri egiten

zara». Hala ere, komunikazioari

dagokionez asko hobetu dutela

uste du Eizmendik: «Teknologia

berriei esker, asko aldatu da.

Gaur egun ontziekin noiznahi

hitz egiteko aukera dugu».

Etorkizuna beltz ikusten dute

guztiek, baina bada haien artean

ahots itxaropentsuago bat ere:

Rosario Ibarbiarena. «Etorkizuna

zaila dago, baina sare konpontzaileak

behar dira, eta beharko

dira». Bai, behintzat, ontziek jarraitzen

duten artean. «Hau kontserbatzen

bada [moilan dauden

baporeei begira], derrigor beharko

dira konpontzaileak. Eta hemendik

aurrera hobetuko da, hobetzen

joan beharra dauka. Enpresa

bat bezala. Baina ea

kontserbatzen ditugun barkuak,

lehenbizikoa hori da».

Solasean eta lanean geldialdirik

egin gabe, ostiral arratsaldea

bero doa Getarian, eta inor gutxi

inguratzen da moilara. Saregileek,

ordea, ez dute atsedenerako

betarik. Astelehenerako prest behar

du konpontzen ari diren sareak,

eta asteburua libre izateko, bukatu

beste erremediorik ez dute.

Beti ikasten delako zerbait

Getarian sare konpontzaileentzat ireki

duten lokal berean, haiek prestatzeko

saioak emateko areto bat ere atondu

dute. Ikastaroarekin hasi berri dira.

Lierni Alkorta

Pixkanaka ari dira heltzen Getarian

sare konpontzaileentzat

prestaturiko lokalera. Banaka

edo talde txikietan datoz, solasean,

patxadan. Bigarren eskola

eguna dute, eta, bazkalostea delaeta

«nagikeria» apur bat dutela aitortu

arren, gogotsu daudela diote.

Emakumeak dira guztiak, getariarrak

23 eta oriotarrak sei.

Guztiak ere, sare konpontzaileak.

Lokalaren gainaldeko gela batean

jasotzen dute ikastaroa, IMK

Itsasmendikoiren eskutik. Ehun

orduko ikastaroa izango da, euren

ezagutzaren aitortza gisara

balioko diena. Apirilaren 4an izan

zuten lehen saioa, eta astelehen

arratsaldero bilduko dira ekainera

bitarte. Gero, ekainean, goizero

bilduko dira, oraindik egutegia

zehazteke duten arren. «Diruz lagundutako

prestakuntza saioak

dira, eta ez dugu, beraz, ezer ordaindu

behar», azaldu du Lurdes

Etxeberria Getariako saregileak.

Aretoaz ere mintzo da: «Kanpoko

kartelak eskoladio, baina ez du

eskola gisa funtzionatuko. Hau

izango da sareak konpontzeko lokala,

baina gainerakoan… Gero

ez dakit zer izango den, baina momentuz

ez dago beste proiekturik

aurrera segitzeko», adierazi du.

Ikastaroak, oro har, harrera

ona izan du. «Baloratu, oso ondo

baloratzen dugu», adierazi du

Inma Peirok. Oriokoa da bera, eta

mende laurdena darama sareak

konpontzen. Prestakuntza eskaera

ez dela oraingoa dio: «Eskatzen

ari ginen, beharra geneukan. Izan

ere, ez ginen inon azaltzen, eta Gizarte

Segurantzan agertzeko eta,

tituluak behar ditugu». Ikastaroaren

atzean, Saregin Sare Konpontzaile

eta Kai Neskatilen Euskadiko

Elkartearen lana ikusten

du: «Elkartea sortu genuenetik,

gauza asko eskatu ditugu, eta halaxe,

segidan etorri da». Lanaren

Martxoaren bukaeratik, lokala dute sareak konpontzeko Getarian. Toki berean ari dira ikastaroa jasotzen ere. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

L. A.

Getariako eta Orioko saregileak

Getariako Eskolan egiten ari diren

ikastaroaren zati teorikoaren

ardura du Perezek. Pozik dago

ikasleek duten jarrera eta gogoarekin.

G Zein helbururekin ari zarete prestakuntza

saio hauek egiten?

E Itsasmendikoi ari da saio

hauek antolatzen, Eusko Jaurlaritzaren

bitartekaritzarekin. Bi

irakasle gara; ni esparru teorikoa

ematen ari natzaie, eta nire kideak

praktika landuko du ondoren.

Saregileen sektorea bazterrean

utzita egon da denbora askoan,

eta horren inguruan ardura

bat bazegoen. Beraz, ideia da egoera

horri aurre egin eta saregileei

duten ezagutzaren inguruan

ziurtagiri bat ematea. Haiek

espezialistak dira inguraketa

sareetan, betidanik bizi izan

dutelako, baina nire atalaren

kasuan, nahi duguna da duten

ezagutza hori osatzea beste

arrantza arte batzuekin, sare

motekin eta tresneria kontuekin.

Beraz, horri dagokion ezagutza

lantzen ari naiz, dutena osatzen,

beraiek soberan dakiten hori osatzen.

Azken finean, beraiek direlako

benetako artistak.

G Gisa honetako ikastaroek zein

abantaila ematen dizkiete saregileei?

E Ezagutzak apur bat handitzea,

ziurrenik ezagutzen ez dituzten

arrantza arte mota batzuetan

edota entzun bai baina ikusi ez dituzten

horietan. Hemen, teorikoki

azaltzen dizkiegu, eta ondoren,

praktikan ere azalduko diegu nolakoak

diren arte horiek, eta abar.

G Zein jarrera dute ikastarora datozen

saregileek?

E Oso ona. Harrigarria. Lehen

eguna gozamen bat izan zen. Oso

prestu daude denak, ikasteko,

ikusteko, galdetzeko… Oso pozik

nago harrerarekin.

G Getaria eta Orioko ikasleak dituzu.

Aurrera begira prestakuntza saio

hauek zein ibilbide egin dezakete?

E Oraingoz Hondarribia izango

da hurrengo geltokia. Han ere

emango dugu ikastaro hau, hango

saregileei. Gero, hortik aurrera

ez dakit prestakuntza saioekin

jarraituko dugun ala ez. Akaso

belaunaldi berriei bideratuta; ez

dakit.

G Ikastarorik gabe, saregileek eginez

ikasi dute ofizioa. Hori desaban-

Igandea •2011ko apirilaren 17a

aitortza ematen die, Peiroren ustez,

ezagutzak.

Hala ere, gehienak bat datoz

prestakuntzak saregin berriak

erakartzeko askorik ez duela balio.

«Nahiz eta horrelako gauza

bat eduki, horrek ez du erakartzen.

Hileroko soldata batek erakarriko

luke», dio Peirok.

Sare konpontzaile gisara hiru

hilabete besterik ez darama Marijo

Castillo oriotarrak, eta nagikeriaren

kontuarekin bat dator

bera ere. «Lanean egun bat daukazunean

jai hona etortzeak nagia

ematen du. Baina jakin badakigu

gure onerako dela behintzat,

eta esperantza horrekin gatoz»,

aitortu du. Ildo beretik mintzo da

Marijo Ibarbia ere: «Pixka bat gogorra

egin zaigu oharrekin bueltatzea.

Nagia ematen du». Hala

ere pozik dagoela aitortzen du.

Manu Perez · Itsasmendikoiko irakaslea eta arrantza kapitaina

«Saregileei duten ezagutzaren inguruan

ziurtagiri bat ematea da helburua»

taila al da, esaterako, lanean harturiko

ohitura txarrei dagokienez?

E Egia da egiten dituztela, ez

akatsak, baina bai gauzak zergatirik

jakin gabe. Baina bizi guztia

daramate hori egiten, eta, gainera,

oso ongi egiten dute. Baina gu

gogaikarri batzuk gara, eta esaten

diegu: «Ekarri kalkulagailua,

eta egin kalkulu hau». Eta, hasieran,

izutu egiten dira, baina gero

ohartzen dira, beraiek egiten duten

berbera dela, baina beste

modu batean. Ikasle hauek oraindik

ez ditut ondo ezagutzen, baina,

oro har, horretan lanean ari direnak

ongi aritzen dira, berez.

Baina egia da gauza berriak ere

gehiago kostatzen dela irakastea.

Baina, orokorrean, oso ongi. Azkenean,

bizi guztia daramate honetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!