01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Euskal Herria

Jone Goirizelaia q Abokatua eta ezker abertzaleko kidea

Ezker abertzalearen erabakiaren aldebakartasuna nabarmendu arren, Jone Goirizelaiak uste du estatuari

exijitu egin behar zaiola jarrera aldatzeko. Nazioarteko komunitatea horixe eskatzen ari dela dio.

«Iritsi da unea estatuak errepresio

tresnak bertan behera utz ditzan»

Pello Urzelai Bilbo

Abokatu bulegoko mahaia beteta

dauka, baina ordenatuta. Lana

falta ez zaion seinale. Hamaika zereginen

artean, tarte bat hartu du

Jone Goirizelaia abokatu eta ezker

abertzaleko kideak BERRIAren

galderei erantzuteko. Konbentzimenduz

eta ilusioz hitz egiten

du egungo abagune politikoaz.

Jose Mari Sagardui, Gatza, azkenean

etxean dago, kartzelan 31 urte eman

eta gero. Zer gogoeta egin duzu Gatzaren

kasua dela eta?

Oso zaila da ondo azaltzea zer sentitzen

duzun holako gauzak gertatzen

direnean. Gatza ezagutu

nuen orain dela ez dakit zenbat urte,

justu lanean hasi nintzenean.

Une hartan oso jende gutxi zegoen

abokatu moduan lanean, eta

nik kartzelan ezagutu nuen, nire

lehenengo pausoak ematen hasi

nintzenean. Gero, egokitu zitzaidan

berarekin egotea, hainbat

epaiketa izan zituenean, eta baita

kartzela batetik alde egiteko ahalegina

egin zuenean auzipetu zutenean

ere. Lehenengo gauza poztasuna

da: zein ondo! Hainbeste

gauza pasatu eta gero, kalean eta

etxean dago. Beste aldetik, tristura

sortzen da ikusita pertsona bat

31 urte kartzelan egon eta gero bere

etxera ailegatzen dela eta haren

zain egon direnek ezin izan

dutela berarekin egon, eta Euskal

Herrira etortzeko hainbat kontrol

pasatu behar izan zituela. Hirugarrenik,

kontuan izan behar da preso

izan dela eta zelako neurriak

eta zelako espetxe politika sufritu

izan dituen eta zergatik. Estatuak

erabiltzen dituelako presoak bere

interesak aurrera ateratzeko. Politika

hori aldatu behar da, barruan

daudenek eta zigorra beteta

daukatenak kaleratu behar dira.

Ez dauka zentzurik une honetan

aplikatzen denak. Horretaz

gain, gaixotasun larriak dauzkatenak

ere kaleratu behar dira, eta

presoek Euskal Herrian egon behar

dute. Egungo momentuare-

kin lotuta, parte hartu behar dute

prozesuan.

Gatzaren kasua ere lotuta dago Arnaldo

Otegiren kasuarekin. Hain zuzen,

Gatzari buruzko ekitaldi batean

parte hartzeagatik zigortu baitzuten

Otegi,nahiz eta gero Auzitegi Gorenak

epaia baliogabetu epaimahaiaren

inpartzialtasunagatik.

Arnaldo Otegi zigortu dute Arnaldo

delako. Azpimarratu behar da

Arnaldo Otegiren aurka egiten diren

prozedura guztiak lan politikoa

egiteagatik eta hitz egiteagatik

direla, hau da, politikari batek

egin behar duenagatik kartzelatu

edo epaitu dute. Ez dut nik bakarrik

azpimarratzen hori, Estrasburgoko

Auzitegiak eman duen

azken epaiak ere azpimarratzen

du politikari modura egin zituen

adierazpenak egiteagatik kondenatu

dutela. Gatzarekiko loturari

dagokionez, Gatzaren askatasunaren

alde Zornotzan egin zen

ekitaldian hark kalean egon behar

zuela baino ez zuen esan Otegik,

Mandelarekin alderatu zuen

eta konparazio hori egiteagatik bi

urte eskatu eta zigortu zuten.

Epaiketa horretan oso argi gelditu

zen jazarpena izan zuela politikaria

delako, eta egilearen araberako

zigor zuzenbidea erabili zela,

eta hori guztiz debekatuta dago.

Erregimen diktatorialetan bakarrik

erabiltzen zen. Kasu honetan

Arnaldo Otegi zigortu zuten bera

zelako, zeren berarekin batera auzipetuak

izan ziren beste bost pertsonak

absolbitu egin zituzten.

Oso adierazgarria da.

Adierazgarria da, halaber, Arnaldo

Otegi atxilotzea ezker abertzalearen

ildo berria martxan jartzen hasi zenean

eta espetxean atxikitzea.

Estatuak oso argi zeukan nolako

lana egiten ari ziren Arnaldo Otegi,

Arkaitz Rodriguez, Sonia Jazinto

eta Miren Zabaleta. Bazekien

eztabaida martxan jarri zutenean

zertarako zen, benetako

eztabaida estrategikoa izango zela,

horren atarian geundela, eta

baita horrek zein ondorio izango

zituen ere. Hori gainetik kendu

JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

nahi izan zuten. Estatuak pentsatu

zuen pertsona batzuk kenduta

ezinezkoa izango zela eztabaida

aurrera eramatea, baina erratu

egin zuen. Egia da min egin zuela

oso pertsona baliagarriak kenduta,

baina ez zuen lortu nahi zutena,

hau da, eztabaida bertan behera

botatzea. Guztiz kontrakoa lortu

zuen, eztabaida benetakoa izatea,

azken muturreraino eramatea,

erabakia alde bakarrez

hartua izatea eta estrategia aldaketa

hori martxan jartzea.

Nola laburtuko zenuke bi hitzetan

Zutik Euskal Herria dokumentuan

biltzen den apustua?

Gauza inportanteak daude. Batetik,

aldebakartasuna azpimarratuko

nuke, hau da, guk erabaki

dugu eta guk argi daukagu erabakia

nolakoa den eta zein tamaina

daukan. Aldebakarrekoa izateak

esan nahi du erabakiak hartzen

ditugunean azkeneraino eramateko

gai izango garela eta zilegitasun

osoa daukagula hori aurrera

eramateko. Horrekin batera, de-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!