01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

02 Saregileak

Sareak konpontzeko lokal berri bat eduki arren, oraindik ere, hainbatetan moilan batzen dira Getariako sareginak konponketak egiteko. LIERNI ALKORTA

Lanean zuloak

gutxitu nahian

Zuloak konpontzean datza saregileen lana, eta horri emanda bizi dira,

gau eta egun, jai eta aste. Lanbideak dituen zuloak betetzea, ordea,

gaitzago dute, aurrerapausoak eman dituzten arren.

Lierni Alkorta

Eguzkiak gogoz jotzen

du Getariako moilan

(Gipuzkoa), eta urrundik,

arrantzarako sare

luzea ikus daiteke

moilan zabalduta. Gainean, seizazpi

itzalkin. Eta haien babesean,

bederatzi emakume, bederatzi

saregin lanean; Getarian

dauden sareginen bi kuadrilleta-

ko bat, alegia —izatez, hamar

kide dira kuadrilla horretan;

hamabost bestean—. Solasean

ari dira, laneko kontuez eta bestelakoez.

Eta tartean-tartean,

«3.000ko haria?» edo «laguntzarik

behar duzu?» eta halakoak entzuten

dira.

Dagoen lanaren eta beharren

arabera moldatzen dira. Hau da,

ontzi bat konpondu beharreko sareekin

heltzen bada portura, ontzi

harekin lotura duen sareginaren

kuadrillari pasatzen zaio abisua.

Era berean, baporeak berak egingo

die ondoren sareginei ordainketa:

«Sare hau kuadrillarena da.

Beraz, lan asko ez badaukagu denontzat,

kuadrilla bakarrari deitzen

diogu. Lan asko badago, aldiz,

elkarri deitzen diogu. Elkarlana

egiten dugu», adierazi du Mari

Carmen Martinezek. Zarauztarra

da izatez, eta 30 urte daramatza

Getarian, azken hamabostak sareak

konpontzen. «Lehen, beste

lan batean aritzen nintzen, baina

etxean ontzia ere badugunez, eta

haurrak hazita neuzkanez, sarean

hasi nintzen lanean». Eta batetik

besterako aldaketa igarri egin

zuen, noski. «Oso lan ezberdina

da. Ez da berdina bulego edo fabrika

batean ordutegi zehatzarekin

aritzea. Hemen ez dago ordutegirik.

Lana dagoenean egiten duzu

Igandea •2011ko apirilaren 17a

lan, deitzen dizutenean, eta gero

hainbat egunetan egon zaitezke

lanik gabe. Egun horietan libre

zaude, nahi duzuna egiteko, baina

ez hain libre ere», dio. Beti baitaude

moilara jaisteko abisuaren

menpe. Hala, konpondu beharrekoak

lan handia badu, 08:00-

08:30etik gauerdira arte lanean

aritu izan dira.

Halaxe mintzo da Mari Carmen

Arruti ere, 23 urte sareak konpon-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!