BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
32 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Plaza›Kultura

Iñigo Astiz Iruñea

Orain bi urte eta iaz bezala, bere

buruaren aurkezpena egin zuen

Julio Soto bertsolariak aurtengo

Nafarroako Bertsolari Txapelketako

Finaleko agurrean. Habanera

doinuko printzipio deklarazioa:

«(...) Begira, bi hanka dauzkat,/

pauso luzea, azkarra;/ hanka

artean ere bi,/ pareja ttiki xamarra;/

besoak ere bi dauzkat,/ sasoi

beteko indarra;/ begiak ere bi

dauzkat,/ bista zorrotza, earra;/

belarriak ere bat, bi,/ ta entzuten

dut zure parra./ Guztia binaka

daukat,/ ta oraindik txapel bakarra».

Azken bertsora arte estu

joan zen lehia, baina, azkenean,

bete egin zuen lehen bertso hartan

aipatutako hutsunea Sotok.

Nafarroako bigarren txapela lortu

zuen Iruñean jokatutako saioan.

Eguneko onenaz galdetuta,

ordea, argi du erantzuna: «Labriten

zegoen giroa. Oholtza gainetik

ikusgarri ikusten zen dena».

Zu zara txapelduna, baina oso estu

joan zen lehia.Lau puntu eta erdi soilik

atera zenizkion bigarren gelditu

zen Xabier Silveirari. Hain estu espero

al zenuen zuk ere saioa?

Bai. Oso puntu gutxi dira. Aurrez

bagenekien saioa estu joango

zela, baina bertsotan nahikoa da

batek egun hobea izatea, eta besteak

pixka bat huts egitea, puntuetan

aldea ateratzeko. Hamabost

bertso dira, eta hogei puntuko

tartea ez da handiegia, baina

ez zen halakorik izan, eta buruz

burukoan aritu ginen Silveira eta

biok. Ez nuen argi ikusi nork irabaziko

zuen. Silveirak, nik edo

beste edozeinek irabaz zezakeen.

Silveiraren eta nire artean estuestu

joan zen gauza; azkenean,

baina, estutasun ona izan zen niretzako.

Gustura aritu zinela igartzen zitzaizun.

Pozik egindako lanarekin?

Aldarte oso onarekin nengoen

bertsotarako. Askotan gertatzen

da, estu eta lotuta aritzea, baina

oso buru argi nengoen. Gehiago

edo gutxiago asmatu nuen gero,

baina, behintzat, laguna entzuteko

eta erantzuteko gustura nengoen.

Ez nintzen bertso bakar batean

ere erori, eta finaletan hor

dago klabea: erregular aritu, eta

bertso batzuekin goia jo.

Buruz burukoan egindako kartzelako

saioan jo zenuen goia zuk. Saioko

azken lanean.

Hor jo nuen goren-gorena, nik

uste. Hor erabaki zen txapela, baina

aurretik Julenekin [Zelaietarekin]

zortziko txikian egindako

lana ere polita izan zen.

Kartzelako gaia, ezin egokiagoa:

«Pilotaria zara, buruz buruko finala

jokatzen ari zara, hogeita bana doa

partida. Azken sakea egitera zoaz».

Bai, gai horrek bazuen bere tranpa.

Parekatuta gindoazen Silveira

eta biok. Pilotariak ginela esaten

zuen, baina esaten zuena zen

bi bertsolari ginela, buruz burukoa

jokatzen ari ginela, azken ari-

Julio Soto q Bertsolaria

Bigarrenez jantzi du Julio Sotok Nafarroako Bertsolari

Txapelketako txapela. Lehia estua izan zen finalekoa, baina

lasai aritu zela dio, bere gisan, «irudiari lotutako bertsokeran».

«Bertsotik ez, baina

bertsoarentzat bizi naiz»

keta zela eta hor zegoela dena jokoan.

Bi pilotariren rola jarri ziguten,

baina nik uste jende guztia

ohartu zela gu ere egoera berdinean

geundela errealitatean.

Zuk zeuk parekotasun hori ongi baliatu

zenuen zure lehen bertsoan. Ez

zenuen esan «Juan Martinez de Irujo

naiz», baizik eta «ni Irujoren gorpuan/

txapel bat dago jokuan».

Irujoren gorpuarena errimatzeko

estutasun horretan esan nuen,

baina Irujo eta Aimar Olaizolaren

arteko partida bat irudikatu

nuen berehala. Gainera, oso Irujo

zalea naiz, eta gustura aritu nintzen.

Bitxia. Bertsokeraz olaizolatarragoa

zarela esango nuke, botera gehiago

aritzen zarela, eta tantoak lantzea

gustatzen zaizula; eta Silveira dela

irujotarragoa, airez gehiago sartu

zalea eta.

Izaeraz izan liteke, bai, eta agian

baita bertsokeraz ere.

Adamen eta Evaren rolean aritu zineten

kartzelakoaren aurretik, eta

ongi aritu zineten hor ere.

Oso gustura aritu nintzen. Hasi

nintzen esaten pena zela hainbeste

denbora aguantatu ondoren,

tentazioan erortzea. Banekien

Silveirak tentatuko ninduela bu-

kaerara arte, eta kalkulatua nuen

zein izango zen ofizioa bukatzeko

botako zuen bertsoa. Polita joan

zen. Berak baietz, nik ezetz...

Saioa ongi zihoan buruz burukora

arte, baina hor jo zuen goia, ezta?

Hamarreko txikiko hori agian ez

zen izan eguneko saiorik onena,

baina jendea bero dago, eta berdinekta

haustea da. Oro har, oso bu-

«Aldarte oso onarekin

nengoen bertsotarako,

eta ez nintzen bertso

batean ere erori»

«Garai batean gaiak

itxiegiak ziren, gero

irekiegiak, eta orain

aurkitu da neurria»

ruz buruko polita joan zen, halere.

Ofiziotakoa ona, eta kartzelakoak

ere onak.

Jendeak eskertu zuen Silveiraren eta

zure arteko parekotasun hori.

Morboa pizten du beti halako buruz

buruko batek. Aurretik ere

hitz egiten zen horretaz, eta mentalizatuta

joan ginen bertsolari

guztiak. Normala da jendeak

IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

morbo hori nahi izatea. Niri ere

gustatzen zait, bai bertsotan, eta

baita pilotan ere. Hogeita banakoak

asko gustatzen zaizkit.

Eta pilotaria zu zarenean?

Nahiago hogeita bi eta hamar bat,

baina ezin.

Aurreko urterako baino lanketa gogorragoa

egin duzu aurtengorako?

Ez, antzera aritu naiz. Txapelketara

psikologikoki nekatu xamar

heldu naiz, hori bai. Txapelketa

pila bat izan dira jarraian. Euskal

Herrikoa lehenik, Nafarroakoa

gero iaz, eta aurten berriz Nafarroakoa...

Karga bat da. Prestaketa

aldetik, baina, lasai nintzen.

Nola prestatu zara finalerako?

Astean behin edo bitan aritzen

gara bertso eskolan, eta gero etxean

errimategia eta bakarkako lanak

lantzen ditut. Bertsoak ere

asko idazten ditut, eta gero aztertu.

Zer bertsokera landu nahi nukeen

pentsatzen dut, hartara hurbiltzen

saiatzeko. Garrantzitsua

da nola kantatu nahi duzun jakitea.

Maila batera iristean nondik

nora jo nahi duzun erabaki beharra

dago. Pilotan bezala, bakoitzak

bere estiloa du bertsotan.

Irujori, adibidez, airez sartzea

gustatzen zaio. Berdin bertsotan;

berean asmatu behar bakoitzak.

Eta zein da zuretzat nahi duzun bertsokera

hori?

Irudiari lotutako bertsoa. Mugitzen

den bertso bat. Modan dagoen

hitza erabiliz, bertso zinematografiko

bat. Bertsoa mugitzen

ikusi behar du entzuleak halakoetan.

Hori da Maialen Lujanbio

orain urte batzuk lantzen hasi

zen bertsokera, eta niri asko gus-

«Maila batetik aurrera

nork bere bertsokera

landu behar du, nork

bere estiloa»

«Irudiari lotutako

bertsokera da nirea,

mugitzen dena:

zinematografikoa»

tatzen zait. Badaude beste batzuk,

filosofikoagoak direla esan

dezakegunak. Silveirarenak, esaterako.

Irudizkoak baino bertso

sakonagoak botatzen ditu.

Gaiak ere alde izan zenituzten. Adamen

eta Evaren rolean jarri zintuztetenean,

jendeak txalo egin zuen.

Ez da seinale ona hori. Gaiari txalo

jotzean, bertsorik entzun gabe,

jendea txaloka ari da, eta espektatiba

handia dauka. Arriskutsua

izaten da. Hobe izaten da gaia entzun

eta bertsoak entzun ondoren

txaloak jotzea. Gaiei dagokionez

Nafarroan kristoren lana egin da.

Talde ona dago. Azkenengo urteetan

jarri diren gaiak kategoriakoak

izan dira. Gaur egun irekiak

dira, baina ez gehiegi. Garai batean

gaiak itxiegiak ziren, «ehiztari

bat zara eta bi uso datoz», eta gisakoak;

gero zabalegiak jarri ziren,

«esnatu egin zara», edo «leihotik

begira zaude»-ren modukoak; eta

oraingoak, aldiz, neurrikoak dira.

Zabalak baina helduleku batekin.

Bi urte barru Euskal Herriko Txapelketako

finalean, BECen, buruz buru

aritzeko gonbita egin zizun Silveirak

agurreko bertsoan. Desafio handiegia,

agian?

Ezinezkoa da. Berak ere esan

zuen gerora ezinezkoa zela. BECera

iristea oso-oso zaila da edozeinentza,

niretza ia ezinezkoa. Aukera

bat badago beti, baina ia ezinezkoa

da. Ez dut horrekin amesten,

eta ez dut obsesiorik horrekin.

Ilusioa badut, eta lan egingo

dut, baina bide luzea da. Maila

handia behar da, eta zorte are

handiagoa. Hankak hobe lurrean.

Hau da aste honetan izan duzun

agenda: asteazkenean saio bat, ostegunean

saio bat, ostiralean saio

bat, larunbatean bi... Bertsotan bizi

zara?

Beti bertsotan nabil, bai. Bertsotik

ez da erraza bizitzea, baina

bertsoarentzako bizi naizela

esango nuke. Nire pasio handiena

da, asko disfrutatzen dut bertsoarekin,

eta ongi pasatzen dudan artean,

hor segituko dut.