01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

10 Elkarrizketa

Enkarna Arregi

«Lehen, euskal eliza gertuago

zegoen Jesusengandik»

Azpeitiko Ikastolaren zutabeetako bat izan da, eta urteetan

irakaskuntzarako bokazioa eta serora bizimodua eskutik

eraman zituen. Utzi zion lekaime eta irakasle izateari; ez,

ordea, ikasteari eta espiritualtasuna aberasteari. Egungo

elizaren jarrera «itxiak» sumindu egiten du.

Ainhoa Oiartzabal

Barre atsegina eta itsaskorra du

Enkarna Arregik (1940, Azpeitia,

Gipuzkoa). Eta, memoria ere,

aparta. Bihotzak gidaturik egin

zen aurrena lekaime eta gero irakasle,

eta, hain justu, bihotzaren

osasun makalak mugatuta utzi

zion haurrekin lan egiteari. Venezuelan

lekaime den ahizpa bisitatzera

joan bezperan hartu gaitu

Loiolako bere etxean; «aspaldiko

partez, Aste Santuko prozesioan

hartuko dut parte!». Uztarria Azpeitiko

herri aldizkariak haren

biografia atera berri du.

G Azpeitiko Loiola auzoan egin

duzu bizia: bertan jaio zinen,bertako

komentuan izan zinen lekaime, hemengo

ikastolan lan egin duzu...

E Moja sartu ostean [1965ean],

bost urte eta erdi Burlatan, Iruñean

eman nituen. Gero Madrilera

joan nintzen, eta urte batzuk egin

nituen han, harik eta, bihotzetik

operatu eta umeekin lan egiteko

ez nengoelako, Segoviara (Espainia)

bidali ninduten arte. Han ere

gaizki, ordea, eta atzera Loiolara

ekarri ninduten [1975ean]. Nik

esan nien urtebeterako bakarrik

etorriko nintzela, hemen etxetik

gertu lan egitea, ba ez dakit...

gehiegi irudituta edo. Eta begira,

azkenean, gaur arte!

G Loiolako Iturbide baserrian jaio

zinen, hamar senideko familian. Zer

oroitzapen dituzu baserriko giroaz?

E Niri gustatu egiten zait baserriko

lana. Gu adibidez kuadrillan

ibiltzen ginen soroko lanetan;

artoa jorratzea zela, belarretan,

garotan... Niri batzuetan

tokatzen zitzaidan haientzat merienda

prestatzen gelditzea etxean,

baina, gainerakoan, sorora joaten

nintzen.

Nire ahizpak, orain Venezuelan

denak, izugarrizko aldrebeskeriak

esaten zituen hitz egiterakoan,

igual, «lastozko kamioia ze-

torrek!» esaten zuen «kamioka

lasto» esan beharrean. Apuntatu

egiten genituen halako irteerak,

gero, afaltzen, berriz esateko.

Hala, maiz, «gaur barre egiteko

afaria zeukeagu!» esaten genuen,

eta hala pasatzen genuen afari garaia,

elkarren anekdotak kontatzen

eta barrez. Giro ederra bizi

izan dugu guk baserrian, giro sanoa.

Orduan, gaur egun baino gutxiago

behar zen bizitzeko.

G Gaztetan, moja izatea erabaki

zenuen. Orduan heldu zenien serio

ikasketei, ezta?

E Umetan ikasle txarra nintzen,

ez nuen batere gogorik ikasteko.

Esklabetara joaten ginen orduan

ikastera. Gero sortu zitzaidan niri

ikasteko gogoa, moja joateko planarekin

hasi nintzenean. Orduan,

ordea, baserriko lanak eta

etxekoak ere egin behar izaten nituen.

Hala, plantxa egiten nuen

bitartean liburua ondoan nuela

«Giro ederra bizi

izan dugu baserrian,

giro sanoa. Orduan,

gutxiago behar zen

bizitzeko»

«Nik ez nuen behin

ere izan ezkontzeko

gogorik. Eta orduan,

ba moja izatea

erabaki nuen»

izaten nintzen maiz. Denbora ez

zen gelditzen, eta lanak egin behar

ziren!

Batxilergoa behin heldu nintzela

hasi nuen, 20 urtetik gora

bai. Iruñean egin nuen batxilergoa,

jada Burlatako kongregazioan

nengoela moja izateko. Eta

gero ikasi nuen irakasle izateko.

G Aurretik, zer lotura zenuen erlijioarekin?

E Erlijioarekin lotura estua genuen,

lehen hala izaten zen. Arrosarioa

etxe guztietan errezatzen

zen, letania egiteko belauniko jartzen

ginen, eta, gainera, latinez

egiten genuen [latinez hasi da

errezatzen].

Gogoratzen naiz behin, oraindik

ere barre egiten dugu, aita

nola jarri zen errezatzen belauniko

mahaiaren kontra, eta lo hartu

zuen! Gu han ari ginen «Ora Pro

Novis» eta «Ora Pro Novis», eta

berak, lo zegoela, «Hau dek astakeria!»

bota zuen, eta guk atzetik,

«Ora Pro Novis». Arrosarioan ere,

barre egiten genuen familian.

G Orduan, bokazioagatik ez ezik,

emakumeentzako beste aukera bat

zelako erabakitzen zen moja izatea?

E Garai haietan mutilen bila

etortzen ziren fraideak eta apaizak,

haien barnetegietara ikastera

joan zitezen. Mutilek bazuten

ikasten jarraitzeko irteera. Neskek,

aldiz, gutxiago.

Nik ez nuen behin ere izan ezkontzeko

gogorik. Eta orduan, ba

moja izatea erabaki nuen. Nik erlijiozkotasuna

gazte gaztetatik

eduki dut. Niri gustatu egiten zitzaidan

liburu espiritualak irakurtzea.

Eta egunero mezetara

joan behar izaten nuen; deseroso

egoten nintzen egunen batean ez

banintzen joaten.

G Ahizpa ere moja duzu,hura Venezuelan.

E Hura ni baino lehenago egin

zen moja, hura ere Burlatako kongregazioan.

Aurten dira 50 urte

moja sartu zela. Berehala Venezuelara

joan zen, eta han 45 bat

urte eramango ditu. Urte asko

Maracaibon daramatza.

Pobreekin egiten dute lan, eta

Hugo Chavez dagoenetik, pobreak

hobeto daudela diote. Ondorioz,

eurak ere pozik daude. Badiote

Chavez ez dela beharbada

Motzean

1 Loiola: Fundamentua.Bigarren

jaunartzea egin arte,

jesuitek eman ziguten guri

katekesia,eta hor fundamentua

jaso genuen.Xabier Arzalluz

izan genuen katekista.

2 Baserria: Lagunartea. Baserri

giroan, baserrikoak ez

ezik auzotarrak bildu egiten

ginen, txisteak kontatuz eta

horrela. Garo biltzea bukatzen

zenean, adibidez, garoafaria

egiten genuen, eta

gaurko boden antzeko festa

izaten zen. Bizipoza.

3 Euskara: Dena.Barru-barrutik

irteten zait.Umetan,

Esklabatan adibidez,ez ziguten

lagatzen euskaraz hitz

egitea,baina ez dut errepresioaren

oroitzapenik.

erabat ongi ari, baina aurrekoak

ez zirela hobeak.

G Zuk ez zenuen atzerrira moja joateko

bidea hartu. Zergatik?

E Osasunak ez zidan uzten

[bihotzetik operatu zuten 33 urterekin,

eta harrezkero osasun makala

eduki du]. Muga hori eduki

dut. Orain, ordea, behin ere baino

hobeto nago. Lana utzi nuenetik,

edo laneko kezka eta eginbeharrak

utzi nituenetik. Estresak egiten

zidan izugarrizko kaltea, lan

fisikoak baino gehiago. Ikastolan

hainbeste jenderekin eta hainbeste

eginbeharrekin, estresa izaten

nuen. Hala, iristen zen asteburua

eta jota gelditzen nintzen. Eta

batzuetan, bi egunetakoak baino

luzeagoak ziren makalaldiak.

G Bihotzak mugatu dizu zure bokazioa,

umeen irakasle izatea. Nola

moldatu zinen, ordea, Azpeitiko

Ikastolan irakasle izan zinen lehen

urteetan?

E Nire mugen barruan, saiatzen

nintzen ahal nuena egiten; beste

gelakoak mendira joaten baldin

baziren, ba ni eta nire gelakoak

futbol zelairaino joaten ginen, ordokian.

Eta han ni arbitro aritzen

nintzen, nahiz eta futbolari buruz

ezertxo ere ez jakin. Umeek beraiek

esaten zidaten noiz zen falta

eta noiz penalti!

G Hastapenetan, ordea, Madrilen

Igandea •2011ko apirilaren 17a

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!