01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Mundua

Aljeriako Polizia unibertsitateko ikasleen manifestazio baten aurka egiten, Aljer hiriburuan, iragan asteartean. STR / EFE

Larrialdi Legea bertan behera

gelditu denetik, atentaturik

gogorrena egin dute Aljerian

Buteflika presidentea Konstituzioaren

erreforma iragartzen ari zenean talde

armatu batek hamahiru soldadu hil ditu

Aljerko Martirien Plaza hesituta dauka

gobernuak, protestak saihesteko

Mikel Rodriguez

Talde armatu batek hamahiru

soldadu hil ditu Aljerian, Gobernuak

larrialdi egoera altxatu eta

bi astera. Neurri hori bertan behera

utzi duenetik gertatutako

erasorik larriena izan da. Agintariek

Al Kaedari lotutako islamistei

egotzi diete atentatua. Iturri

horren arabera, ekintzaile talde

batek armadaren zaintza postu

bat tirokatu du Azazga herrian,

Kabilian, Aljer hiriburutik 130 kilometro

ekialdera. Tiroketak bi

ordu inguru iraun du, eta bi ekintzaile

ere hil dituzte soldaduek.

Bertze iturri batzuen arabera, hamar

soldadu eta ekintzaile bakarra

hil dira. Armadak operazio zabala

ireki du atentatua gertatu

den inguruko basoetan, erasoarekin

zerikusia izan duten ekintzaileak

bilatu nahian. Eskualde horretan

Al Kaeda Magreb Islamikoa

erakundeak presentzia

handia duela dio armadak.

Larrialdi egoera 1992an ezarri

zuen Gobernuak, milizia islamisten

aurkako borrokan armadari

botere eta eskumen gehiago emateko.

Gatazka armatua gerra zibil

bihurtu zen praktikan, eta 1990.

hamarkadan 200.000 lagun inguru

hil ziren. Azken hamarkadan,

talde islamisten eragina nabarmen

gutxitu da, armadaren errepresioaren

eraginez hein handi

batean. Abdelaziz Buteflika presidenteak

iragan otsailean iragarri

zuen larrialdi egoera bertan

behera utziko zuela, erregimenaren

aurkako protestak baretu

nahian. «Bakarrik terrorismoaren

aurkako borrokan beharrezkoa

zelako dekretatu genuen legea»,

adierazi zuen Buteflikak orduan.

Larrialdi egoeraren

legearen bidez, Gobernuak erakundeak

legez kanporatu, etxeratze

aginduak ezarri, protesta oro

debekatu eta atxiloketa arbitrarioak

egin ditu. Duela bi aste indargabetu

zuen erregimenak,

manifestarien oinarrizko eskakizunetako

bati men eginez.

Larrialdi egoera duela

bi aste kendu zuen

gobernuak, protestak

baretzeko asmoz

Protestak ez dira isildu, ordea,

eta horiek baretu nahian, inguruko

herrialdeetan gertatu bezala,

Buteflikak erreforma neurriak

iragarri ditu. Hain zuzen, azken

atentatua gertatu zen unean, soldaduak

Buteflikaren iragarpena

telebistatik ikusten ari ziren.

Konstituzioa, hauteskunde legea

eta alderdien legea berrikusiko

dituztela jakinarazi du presidenteak,

«demokraziaren praktika

hobetzeko». Hori noizko eginen

duten ez du zehaztu, eta zin egin

du alderdi politiko guztiak kontuan

hartuko dituela, Parlamentuan

ordezkaritzarik ez dutenak

barne. Gobernuaren asmoa da

«prozesu demokratikoan sakontzea,

Zuzenbide Estatuaren oinarriak

indartzea, ezberdintasunak

murriztea, eta gizarte eta ekonomia

garapena bizkortzea».

Aljeriaren metropoli ohiak,

Frantziak, erreformei sostengua

agertu die. «Norabide onean»

doaz, Atzerri ministro Alain Jupperen

iritziz. «Magrebetik Pertsiako

Golkoraino izaten ari diren

askatasunaren eta demokraziaren

aldeko herri mugimenduak

Aljeriari ere eragin dio, noski».

«Lotsaren harresia»

Larrialdi legea bertan behera utzi

eta erreforma politikoak iragarri

arren, Gobernuak protestak

saihesteko neurriak hartzen jarraitu

du. Ikusgarrienetakoa Aljer

hiriburuko Martirien plazan

hartu duena izan da. Manifestarien

elkargune nagusienetakoa

izan da enparantza hori, baina

agintariek alanbrearekin hesitzea

erabaki dute bertan bilkura

gehiago egitea oztopatuz. Aljeriako

hainbat egunkarik «lotsaren

harresia» deitu diote alanbrezko

hesi horri. Quotidien d’Oran

egunkariarentzat «alanbrezko

hesiak larrialdi egoera ordezkatu

du». Kamel Daud egunkariko editorialaren

egileak dioenez,

«apartheidaren aldeko irtenbidea»

hartu dute agintariek plaza

ixteko erabakiarekin.

Sirian Larrialdi

Legea hurrengo

astean kenduko

duela agindu du

Al-Assadek

Erredakzioa

Sirian, 1963az geroztik indarrean

den Larrialdi Egoerarako Legea

hurrengo astean kenduko duela

iragarri du Bashar al-Assad presidenteak.

Lege horren babesean,

gobernuak herritarren askatasun

eremuak murriztu ditu eta

aurkari politikoen kontrako errepresio

zorrotza bideratu du. Martxoaz

geroztik, Al-Assaden aurkako

matxinadak piztu dira zenbait

eskualdetan. 200 lagunetik

gora hil direla ziurtatu dute giza

eskubideen aldeko elkarteek.

Libiako

matxinoek aire

erasoei esker

aurrera egin

dute ekialdean

Erredakzioa

Libiako matxinoek ekialdeko

Brega herriko porturako bidean

aurrera egin zuten atzo, NATOk

Muammar Gadaffiren indarren

aurka eginiko aire erasoei esker.

Aliantzako hegazkinek diktadorearen

sorleku Surt hiria eta Al-

Hirako eskualdea ere bonbardatu

dituzte.

Libiako erregimenak, berriz,

Misrata hiriari erasotzen jarraitu

duen arren, CICR Gurutze Gorriaren

Nazioarte Batzordea bertara

ailegatu ahal izan da.

Egiptoko

erregimenaren

alderdia

desegiteko

agindu dute

Erredakzioa

Hosni Mubarak Egiptoko presidente

ohiaren PND Alderdi Nazional

Demokrata desegitea eta

haren ondasunak bahitzea ebatzi

du Kairoko administrazio auzitegi

gorenak. Epaileek hartutako

ebazpenak dioenez, «ez du zentzurik

ez du agintea deseginda

egoteak, eta ez, ordea, haren bitartekoa

zen alderdiak». PNDko

presidente Talaat Sadatek iragarri

du, baina, indar politiko berri

bat eratuko dela, «PND Berria»

izenarekin. PND 1977an sortu

zuen haren osaba Anuarrek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!