26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PIARRES LAFITTE ETA ANTZERKIA - Xipri Arbelbide

Arroltzeak

1951n agertua Gure Herrian, urtarrileko alean. Agerraldi bakarreko antzerki

hau ere laburra da. Merkatuan pasatzen da, arroltze saltzaile baten eta

eroslearen artean. Arroltzeak merke arazi ondoan ez freskoak, baina ustelak

nahi dituela erraiten du erosleak. Saltzaileak ateratzen dizkio hogoi bat, bi dotzena

nahi dituelarik. Ustel guziak bazterturik besteak freskoak direla segur

eta hauek hartzen ditu orduan erosleak.

Orratza

1955ean agertua da Gure Herrian, martxoko alean. Hiru zatitako antzerki

hau ixtorio xaharretarik ateraia duo Bi etxekandere, sehi bat, mutil bat, mutil

tipi bat eta jaun mera agertzen dira antzerkian bama.

Etxekandereak bere orratza galdurik etxe guzia airean dago. Anderea auzoarekin

hasarretzen da, mutil tipiak erranik honek diola ebatsi bere orratza.

Jaun mera dator bi auzoen arteko auzia xuritzera, delako orratza alki baten

gainean aurkitzen dutelarik.

Antzerki honen berezitasun bat "xu"ka, Garaziko alokutibo moldean mintzo

zaiola mutila etxekandereari.

Egiazko argia

1927an agertua Gure Herrian, martxoko eta ondoko hiru aleetan. Antzerki

honek badu interes berezi bat Hegoalderako. Francok fusilatu zuen Markiegi

eibartar apezak itzuli zuen Gipuzkoako euskarara. Antzertiren 14-15. zenbakian

agertu zen. Eibartarrek eman zuten antzerkia apezaren omenalditan.

Hona nola aurkezten duen Lafittek berak Gure Herria aldizkarian.

Lantto hunen geia ederrenetarik zen, Harosteguy Hazparneko jaun bikarioak

asmatua.

Izen horrek berak, ezagutzen duten guzieri gogorat emanen deie bihotz

oneko apez kartsu eta jakintsun baten begitarte gozoa.

Harek bururaturik, segur sail hunek bertze eskerrik baluke bazterretan.

Ondikotz, astirik ez izanez, bere xedea beharri xi/orat erran zakon, bere bezain

nere adixkide bati; honek ninduen bildu, alegia deus ez, geiaren hartzerat,

gogoan luzaz erabi/tzerat, azkenean obratzerat.

671

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!