26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

678 EUSKERA - XLVI, 2001, 2

Ondoko urtean "Chiquito de Cambo" eman baitzuten Maulen, "Manex"

izengoitiaz izenpetu den artikulu bat berea dela jelostuak gara eta hor azpimarratua

da:

Atseginekin ikusi dugu "debruak" arrapiztll dituztela beren kontseilu txarrekin

eta orok hainitz estimatu dituzte bai heien jauntziak, bai heien urrats

eta solasak (20).

Baina Santa Garaziren aintzin solasean dio oraino: Azken denbora hauetan

Sataneri ez deiete kasik dantza baizik uzten: lehen, parte gehiago hartzen

zuten, gaixtoak lagunduz, onez trufatuz. Uste dllgu zenbait aldiz, askoren gustuko,

ozarkiegi ari zirelakotz, errientek mututu dituztela. Ez zitzaie gelditzen

türk hilen ehortzeko kargua baizik. ez dea gutxiko (21)?

Iparragire ikusi eta aldiz: Plazerrekin ikusi dugu satanak berriz hasi direla

milltzatzen, pastorala zaharretan egiten ohi zen bezela (22).

Beste oharrak

Luzeegi kausitzen zituen beraz pastoralak 20. menderako: goizetik arats,

egun osoa irauten zuten! Lafittek erranik edo berak oharturik Xiberotarrek pastorala

erdiratu dituzte. Zaharrak moztu, berriak Jaburrago egin. 1922ko Robert

le diable hura bera ikusi zuen Jaburtua 1976an Garindañen.

Mozketak ez direla noJa nahika egin behar. Interes gutiena duten pasarteak

kendu, interesanteenak atxikiz. Garindañeko Robert le Diable-ri doakionaz,

ezkontzarekin bururatu zitekeela, bainan baitezpada behar zela erakutsi

kendu zuten beste gertakari bat: erregeren alabak zaldun zuria nor zen ezagutu

zuen pasartea (23).

Pastoraletan, gaur egun oraino, errespetatu behar Jitezkeen oinarrizko Jege

zenbeit oroit arazten ditu: urdinak eta gorriak eJgarren etsai izatea, bien arteko

borroka ager dadin. Alderdi bat baizik ez bada edo hiru, ez da gehiago pastorala.

Behin baino gehiagotan deitoratu du gauza garrantzitsu batzu kendu zituzteJa,

haJa noJa gero eta gehiago, erdiko aterik ez zeJa, ate horretarik atera

behar Juketelarik aita saindu, apezpiku, inperadore, errege eta goi maiJako presunek.

Edo kontrako atetik ateratzen direJa batzu ala besteak (24) "Arribadak

ez direla behar litekeen bezela eginak" (25).

(20) He/Tia 1967/VIII/24.3

(21) Santa Garazi 13 or.

(22) BMB 1980,213 oro

(23) SSLAB 1976, 513 oro

(24) Gure He/Tia 1952, 152 oro

(25) BMB 1964,79 oro

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!