26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PIARRES LAFITIE ETA ANTZERKIA - Xipri Arbelbide 681

men ehorzketako "De profundis" hura? ... Holakorik ikusten eta entzuten ahal

ditekela! Trufaz ari direla lidurike. Alta, ontsa baino hobeki egiteko nahikundea

badute, hola ari diren gazte gaizoek (41).

Mende erdi bat berantago onartzen du fantesia, baina ez, diru eskasez bezela,

zaharkeriez egin jauntzirik. 1952an, Maulen Jeanne d'Are eman zutelarik

idatzi zuen jauntziek ez zute1a deus historikorik, baina itzalak ziren. Ez zen

miseriak inposatu fantesia (42). GH 52/156

Azkenean garbiki onartzen ditu anakronismo eta fantesiak. Orreaga ikusi

eta idatzi artikuluan irakurtzen dugu: "Anakronizmo pollitez betea da Xiberoko

antzerkia. De profundis entzuten da Abrahamen ehorzketetan, Turkoek

Mois atakatzen dute, Absalonek pistola eskuan dauka... Bainan

anakronismoa aurkitzen da dramaturgo hoberenetan: gure irakas1eak harrituak

ziren ikusten zituztelarik Comeille, Racine edo Victor Hugoren obretan, ez zirelakotz

ohartzen zein baliosak ziren gertakarien 'presentzia' eta kasik gaurkotasuna

sendi arazteko (43)."

Orreagan Karlomanok bere burua zuritzen zuen "Gernika" suntsiturik,

"por Dios y la patria" eta bere nazioa egiteko "una, grande y libre". Horra

beste anakronismo bat ongi pasatzen zela baitzioen (44).

1980an eman zuten Urdiñarben, lparragirre, Etxahunen azken pastorala.

Moda berriko pastoraletarik beraz. Bufletin du Musée Basque aldizkarian idatzi

artikulu batetan bere ikusmoldea ematen duo "Ikusi ditugun pastoraletan hoberenetarik,

oso berria eta oso tradizionala (45)."

Hobetuz

Pastoralak gure literaturako adar bat dira. Zer balio aurkitzen zien a1de

horretarik? "Gehienetan pastoralek ez dute literario garbitasun distiratsurik

(46)". Beste noizbeit esplikatzen du pastoralen estiloa artifiziala dela, frantsesetik

hartu hitzak hobesten dituztela, ustez eta horrek kategoria gehiago

ematen diola (47).

Baina gauzak aldatu dira. Laudorioak egiten dituen De Treville pastoralaz

zioen "Beharbada hitz frantses soberaxko erabili dituela erran dute (48)."

(41) Cure He/Tia 1922.577 oro

(42) Cure He/Tia 1952, 157 oro

(43) BMB 1964. 85. oro

(44) BMB 1964, 85 oro

(45) BMB 1980. 213 oro

(46) SSLA 1976, 534 oro

(47) BMB 1964.80 oro

(48) He/Tia 1966. VIII;ll

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!