26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

582 EUSKERA - XLVI, 2001, 2

ko Ikaskuntza sortuz. Azkenean, Eusko Ikaskuntza bera izan zen 1919ko

urrian, berriro ere Diputazioen bultzadarekin, Euskaltzaindia antolatzeko lehenengo

ekintzak burutu zituena.

Joseba Agirreazkuenagaren hitzetan (2), Oñatiko kongresuak gizarte berriaren

beharrak islatu zituen, gizarte industrializatuan garatutako intelektualen

beharrak. Jakítun horiek jende ikasia ziren eta jakintza eremu berrietan

murgi1tzea eskatzen zuten. Horregatik sortu zuten Eusko Ikaskuntza, erakunde

intelektualago bat beharrezkoa zelako. Estornes ere bide horretatik doa

Fausto Arocenaren hitzak azpimarratzen dituenean, RIEV Eusko Ikaskuntzaren

aldizkaria aurkezteko: "surgió para poner orden y método, es decir, ciencia,

en el campo de nuestras investigaciones"(3)

Asma daitekeen legez, lan honetan Eskualzaleen Biltzarraren gorabeheren

berri izango dugu, Eskualzaleen Biltzarra aldizkaritxoaren bidez (4). Euskaltzaindia

eta Eusko Ikaskuntzari dagokienez, jakinaren gainean jarriko gaituzte Euskara

eta Revista Internacional de Estudios Vascos euren argitalpenek, landu nahi ditugun

hamarkadetan elkarte esanguratsu baino esanguratsuagoak izan baitziren.

Eta, nola ez, 1920. eta 1930. hamarkadetan Iparraldean hasiera ikusi zuten

aldizkariak hartuko ditugu kontuan, garaiko ekintza intelektualen isla izan

baitziren, hala nola: Cure Herria, Bulletin du Musée Basque eta Aintzina.

Cure Herria aurkeztu zuen Société des Sciences, Lettres, Arts et d' Etudes

Régionales de Bayonnek 1920ko abenduko bileran, euskal ohitura, hizkuntza

eta literatura ez adituengana hurbiltzeagatik laudatuz:

"Le Bureau a estimé qu'i! était de notre devoir d'eneourager eette initiative

de vulgarisation, de déeentralisation, et a donné son adhésion a eette oeuvre intéressantc"

(5)

Horixe izan zen, hain zuzen ere, Cure Herriari emandako ardura, Edmond

Blazy gerenteak azaldu zuenez: "ils nous ont demandé un organe de

vulgarisation" (6). Baina euskal kultura hurbiltzeaz gain, euskaltasuna gora-

(2) Agirreazkuenaga, J. (zuzendaria): Diccionario biográfico de Eusko Ikaskuntza (1918­

1998), 1998, Donostia, 11. oro

(3) Estornes, I.: La Sociedad de Estudios Vascos. Aportación de Eusko Ikaskuntza a la

cultura vasca (1918-1998), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 97. Of.

(4) Eskualzaleen Biltzarrak Eskualzaleen Biltzarra aldizkaritxoa argitaratzen zuen. Hala

ere, alde batera utzi dugu argitalpen horren idazle eta idazlanak zerrendatzea, eskeinitako datuak

ez zirelako esanguratsuak. Izan ere, elkartearen bileren berri ematen zuen urtekari hori oso orri

gutxikoa zen: adibidez, 1925eko zenbakiaren artikuluek hamar orri betetzen zituzten eta 1935ekoek

hamabost. Aztertutako 1920 eta 1935 urteen arteko zenbakietan Martin Landerretche, Maurice

Souberbielle, Etienne Decrept eta José Eizagirrek sinatu zuten 1920an, Jean Elissalde eta Jean

Etcheparek 1922an, Etcheparek 1923 eta 1925ean, Elissalde eta Etcheparek 1926an, Jean de Jaureguiberryk

1930ean, Jules Moulierek 1932an, Etcheparek 1933an, Dominique Dufauk 1935ean.

(5) Société des Sciences, Lettres et Arts de Hayonne, 1920, 163. Of.

(6) Blazy, E.: "A nos lecteurs", Gure Herria, 1921,7. Of.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!