26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PIARRES LAFITIEN SARE INTELEKTUALA - Amelia Hemández Mata 609

ra. Bonifacio Etxegarai: 39 Euskaltzaindira, 39 Eusko Ikaskuntzara. Gregorio

Mugica: 7 Euskaltzaindira, 36 Eusko Ikaskuntzara. Julio Urkijo: 90 Euskaltzaindira,

54 Eusko Ikaskuntzara.

Louis Dassance: Socíété des Sciences, Lettres et Arts de Bayonnen 6 batzarretan

egon zen eta 6 ere Eskualzaleen Biltzarrarenetan.

Jean Elissalde: 31 bider egon zen Euskaltzaindiakoekin eta 4 Eskualzaleen

Biltzarrakoekin.

Georges Lacombe: 108 Euskaltzaindiakoekin, 5 Société des Scíences,

Lettres et Arts de Bayonneekoekin, 2 Eskualzaleen Biltzarrakoekin.

Beraz, sei intelektualek hartu zuten parte Euskaltzaindiaren zein Euskal

Ikaskuntzaren bileretan, Julio Urjiko ohiko kide bakarra bazen ere Eusko Ikaskuntzan

eta Euskaltzaindian aldi berean. Argi dago harreman gutxi egon zirela

Euskaltzaindiaren eta azterturiko gainontzekoelkarteen artean: zerrendatu

ditugun Euskaltzaindiaren 35 partaideetatik 6 baino ez ziren Eusko Ikaskuntzaren

batzarretara joaten. Georges Lacombe, ohiko partaidea Euskaltzaindian,

noizean behin bildu zen Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonnen eta

Euskaltzaleen Biltzarrarren kideekin; eta Jean Elissalde noiz behinka agertu

zen Euskaltzaindiaren bileretan eta bakan batzuetan Eskualzaleen Biltzarrak

antolaturikoetan.

1.6. Gure Herría

Eskualdunan bezala, Piarres Lafittek hogei urte zituen Gure Herría hilabetekari

kulturalerako idazten hasi zenean: 1921, 1922 eta 1923. urteetan izengoiti

desberdinenpean (37) idatzi eta gero, 1924 urtetik aurrera, ezizenez gain,

Piarres Lafittez ere sinatzen hasi zen (38).

Lafitteren beraren esanetan, Laurent Apésteguy izan zen Gure Herriarako

lagunkide bezala hartu zuena 1924an. Hain zuzen ere, Lafitte intelektual

moduan preziatua izaten hasi zen 1924ko uztailean, Jean Etcheparek Piarres

ezagutzera eman zienean Gure Herriaren irakurleei, Eskualzaleen Biltzarrak

banaturiko lehen saria irabazi baitzuen (39). 1924ko iraileko zein urriko (40)

zenbakietan idazle berberak luze idatzi zuen Lafittez:

(37) 1921, 1922 eta 1923 urteetan "Ikerle gazte", "P. Ithurralde", "Aztapar" eta "Piarres"

izengoitiak erabili zituen; Jean Haritschelhari esker jakin dugu izengoiti horien atzean Piarres Lafitte

zegoela, Haritschelhar, J.: "Hommage aPierre Lafitte", Bulletin du Musée Basque, 1986, 113­

114 zkiak., 190. oro

(38) "Lihoa" izan zen bataio-izenaz sinaturiko lehenengo artikulua Gure Herrian, Eskualzaleen

Biltzarrak urte hartan sarituriko lana; "Le Lin/Lihoa". Gure He/Tia, 1924ko uztaila,

389-396 orr.

(39) "Le Lin/Lihoa. Pierre Lafitte, Ithorrioztar apez-gai, lehen primaren irabazleak" Gure

He/Tia, 1924ko uztaila, 389-396 orr.

(40) J. Etchepare: "Eskualzaleen Biltzarra", Gure Herria, 1924ko iraila, 574-578 orr.; 1.

Etchepare: "Eskualzaleen biltzarra", Gure Herria, 1924ko urria, 632-636 orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!