26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

680 EUSKERA - XLVI, 2001, 2

Donibane Lohizunen, Piarres Larzabalek idatzi Lapurtar pastoral bat,

Orreaga, eman baitzuten 1964an, bost dantza moeta ikusi ziren eta Lafittek

goretsi zuen hori, pastorala denbora guzian Xiberotarrek errepikatzen duten

gabota bakar hura baino goxoago izan zitzaiola (32).

Aire berriak baziren ba, berriak erran baditake! 1922an Hérellek salatzen

digu nondik heldu ziren: kasik beti aire militarrak. Hala nola 1901an lean de

Calais eman zutelarik, garai haietan armadan modan ziren aire batzu eman zituzten

(33).

Besteak ere ez dira Xiberotarragoak, idazle bera, bai eta Gavel eta Lafitten

arabera. Satan-en dantzaren airea "Bon Voyage cher du Mollet" kantuarena

da! (34). Urdinen airea, "Marie trempe ton pain" eta gorriena "Aux

champs" (35).

1976an, Garindainen, hamar bat aire desberdin baziren, lehenagoko bizpahiruen

partez (36). Iparragirrerekin berriz ere konplimenduak egiten ditu

musikaren gatik: dotzena bat airez goiti bazen! Zoritxarrez erritmoak ez zuen

aski erakusten noiz zen urdinen aldia, noiz gorriena: urdinak emekiago dabiltza.

Usaian baino aire gehiago izana gatik, musikarien artean lehiaketa bat egitea

aire berriak asma zitzaten proposatzen zuen artikulu berean (37). Beti aire

berak entzunez, entzuleak aspertzen dira (38).

1eanne d' Are pastoralan jadanik, plazerrekin ikusi zuen urrats ttipi bat

alde horretara aire desberdin gehiagorekin (39).

Aire berriak izatea, ez aski. Musikariek jakin behar dituzte (40)!

Fantesia eta anakronismo

Luzetasunaz, musikaren monotoniaz, Satanen lizunkeriaz... edo ixiltasunaz

beste kritikarik ere egiten zien pastoralei. Bitxikeriak aurkitzen zizkien.

Behin ikusi izan dugun 'Abraham' Aitalehen hura nola jauntzi zuten ezin

asma ditake. Karlos VIlgarrena liburuetan den bezala bezala, soineko luze

beltz batekin, buruko irringarri bat kaskoaren estalgi. Sara, Abrahamen emaztea,

azken modako zaietan, parasol pollit bat besotik dilingo ... Eta Abraha-

(32) BMB 1964,82

(33) Cure Herria 1922, 198 oro

(34) BMB 1964, 213 or., Cure Herria 1922, 282 oro

(35) BMB 1980. 213 oro

(36) SLAB 1976, 533 oro

(37) BMB 1980,213 oro

(38) Cure Herria 1952, 157 oro

(39) Cure He/Tia 1952, 156 oro

(40) SLAB 1976,535 oro

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!