26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PIARRES LAFITTEN SARE INTELEKTUALA - Amelia Hemández Mata 595

Louis Dassance Eskualzaleen Biltzarraren sei bileretan egon zen eta Sociétéren

zazpi batzarretan; beraz, parte hartzearen maiztasuna berdintzua izan

zen bietan, Eskualzaleen lehendakariordea eta lehendakaria izan zen Dassance

intelektualari zegokionez. Hain zuzen ere, Eskualdunan ere idatzi egin zuena

(22 artikulu), ohiko lankidea izan ez bazen ere.

Ostera, Georges Lacombe Sociétéren bost bileratara joan zen, Eskualzaleen

Biltzarrekoekin birritan elkartu zelarik; eta Jules Moulier behin baino ez

Sociétékoekin eta bost bider Eskualzaleen Biltzarrekoekin.

Argi dago, beraz, Eskualzaleen Biltzarra eta Société des Sciences, Lettres

et Arts de Bayonne elkarteetako partaideen artean harreman gutxi egon zirela.

1.4. Eusko Ikaskuntza

Boletín de la Sociedad de Estudios Vascos. Eusko Ikaskuntzaren Deiak

(29), Eusko Ikaskuntzaren hiruhilabetekariak, elkartearen Batzar Iraunkor eta

Batzar Nagusien bileren berri ematen zuen, 71 bilera guztira 1920 eta 1935

urteen artean (30). 71ko % 60 (42 bilera) edo gehiagora joan zirenak hauek

izan ziren: José Aguirre (diruzainordea 1920tik 1936ra, 49 bileratan egon zen),

Angel Apraiz (idazkari orokorra 1918tik 1936ra, 67tan), Telesforo Aranzadi

(batzorkidea 1918tik 1936ra, 67tan), Claudio Armendariz (batzorkidea 1928tik

1932ra, 63tan), Enrique Eguren (batzordekidea 1918tik 1934ra, 52tan), Julián

Elorza (Iehendakaria 1918tik 1936ra, 54tan) eta Julio Urkijo (Iehendakariordea

eta batzordekidea 1918tik 1936ra, 53tan).

Orain arte azterturiko hiru elkarteeko argitalpenen datuei jarraituz, Eusko

Ikaskuntzaren batzarkideak ez ziren Eskualzaleen Bilzarra edo Société des

Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkarteen batzarretara joaten: Barandiarán,

Eusko Ikaskuntzaren batzarkidea zena, Eskualzaleen Biltzarraren bilera

batera baino ez zen joan; eta Pedro Garmendiak, Eskualzaleen Biltzarraren bileretan

behin baino ez zuen parte hartu, Eusko Ikaskuntzarenetan hamar bider

egon zen era berean.

(29) Eusko Ikaskuntzak Jau argitalpen kaleratu zituen aldizkakotasunez 1920. eta 1930.eko

hamarkadetan: Boletín de la Sociedad de Estudios Vascos. Eusko lkaskuntzaren Deia hiruhilabetekaria,

Anuario de la Sociedad de Eusko Folklore urtekaria. Memoria de la Sociedad urtekaria

eta Revista Internacional de Estudios Vascos seihilabetekaria. 1907an Julio Urkijok sorturikoa eta

1921ean Eusko Ikaskuntzaren aldizkari ofizial bihurtu zena. Gure lanerako lehenengoa erabili

dugu. batzarren berri ematen zuelako; eta intelektualen idatzizko lana neurtzeko azkenengoa iruditu

zaigu egokien. idazlan kopuru handien jaso zuena izan baitzen.

(30) Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkaria argitaratzea 1936an eten egiteano

1935 urte arte baino ez dugu Eusko Ikaskuntzaren bileren berri.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!