26.08.2013 Views

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

PDF fitxategia ireki - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PIARRES LAFITTEN SARE INTELEKTUALA - Amelia Hemández Mata 615

Apésteguy, Jean Elissalde eta Jean Etcheparek; eta nahikotxo: Jean Barbier,

Louis Dassance, Pierre Duhour, Jules Moulier eta Jean Saint-Pierrek.

Cure Herria eta RIEVen idazten zutenak elkartuz gero, lan-talde desberdinak

lortuko dugu Cure Herria-Eskualdunarekiko: Jean Baptiste Daranatz,

Henri Gavel, Albert Léon, Georges Hérelle, Philippe Veyrin, Julien Vinson eta,

bereziki, Georges Lacombe.

Cure Herrian eta Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonnen hauexek

idatzi zuten: René Cuzacq, Henri Gavel, Georges Hérelle eta Julien Vinson

eta, batez ere, Jean Baptiste Daranatz eta Michel Etcheverryk.

Azpimarratzekoa da Eskualduna astekariaren kasua, argitalpen horren

idazleek inoiz ez zutelako idazlanik argitaratu SSLAB, RIEV edo Euskeran.

Esan beharra dago Eskualdunaren artikuluek erlijioa, herriko gertaerak edo garaiko

politika komentatzen zituztela; herriari zuzenduriko berriak ziren, beraz.

Ostera, SSLAB, RIEV eta Euskerak Literatura, Artea eta Linguistika lantzen

zituzten, bereziki intelektualei zuzenduz. Azkenez, Cure Herria aldizkari intelektuala

izan bazen ere, zientzia ez adituengana hurbiltzea hartu zuen helburu;

eta hona hemen lankideek xede hori benetan bilatu zutelako frogetariko

bat: Cure Herriak Eskualdunarekiko lankide komunak izatea, gainontzeko argitalpenek

ez bezala.

Hala ere, aldizkari berean idazteak ez du esan nahi harremanik izan zutenik;

ostera, euskalzale hauek burutu zituzten bilera eta ospakizunak izan ziren

elkarrekikotasuna eragin zutenak (52). Hain zuzen ere, Jean Etcheparek

Piarres Lafitteren aurkezpena Cure Herrian egin zuen urte berean (53),

1924an, aldizkari horrek dei bat zabaldu zuen lankideen artean Lapurdiko Getarian

elkartzeko, garaia zelakoan elkarren arteko ezaguera egiteko: "bostpaseiez

bertze langileek, sail berari, elgarri josiak bezala, hiru urthe huntan ari

eta, etzakiten oraino elgarren berri argirik" (54). .

Jules Moulierek aditzera eman zuenez, Cure Herria "esku dutenek" (55)

hartu zuten parte bilera hartan: Laurent Apestéguy, Jean Barbier, Edmond

Blazy -Cure Herriaren administratzaile-gerentea zena-, Louis Dassance,

Dominique Dufau, Jean Elissalde, Jules Moulier, Jean Saint-Pierre eta Emmanuel

Souberbiellek. Eurekin batera batzarrean egon ziren Louis Colas, Jean

Baptiste Daranatz, aita Donosti, Mayi Elissague, Henri Gavel eta Albert Léon

lankideak. Politika-gizonak ere gonbidatuak izan ziren: Jean Ybamégaray deputatua,

Edmond Goyenetche Uztaritzeko kontseilaria eta Maurice Souberbielle

medikua eta Ustaritzeko alkatea zena. Hegoaldekoen artean Lapurdiko Ge-

(52) Ikusi 1. Eranskina.

(53) "Le Lin/Lihoa. Pierre Lafitte, Ithorrioztar apez-gai, Iehen primaren irabazleak",

J. Etchepare, "Euskalzaleen biltzarra", 1924ko uztaila, 389-396 orr.

(54) "Oxobi": "Getariko eguna", Gure Herría, 1924ko ekaina, 325-332 orr.

(55) Ibidem.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!