19.09.2015 Views

Lagun armatua

Lagun armatua - Txalaparta

Lagun armatua - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Orduan hasi nintzen Zubieta miresten, baina nire benetako

interesa lehen, orain bezala, Montse zen, Montserrat,

ahots urratuko emakumea.

Idazteari buruzko solasari berrekin genionean bildu

zitzaigun hizketaldira. Eztabaidagai izan genituen existentzialismoa,

surrealistak, Nouveau Romana eta denbora

luzean debekaturiko hizkuntzan egindako literatura.

Berehalaxe Joseba Sarrionandia izena aipatua izan zen:

idazle gazte bat, 1980an atxilotua eta terroristatzat kondenatu

izana. Montserratek hura seinalatu zuen autore

gazte talentudunentzat, eta Zubietak gaineratu zuen behin

betiko ulertu behar zela jarrera bat edukian baino gehiago

forman ageri dela.

Zehatz gogoratzen naiz haren formulazioaz.

«Politikoa ez da zertaz idazten den, nola idazten den

baizik». Burua lepondoan sartu zuen, halako eran non

nire begirada Montserratengan paratu baitzen: Zubietaren

ondoan eserita zegoen, nigandik zeharkako aldean.

Hazpegiak lehen baino finagoak zituen, ume baten

antzekoak inoiz baino gehiago.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!