19.09.2015 Views

Lagun armatua

Lagun armatua - Txalaparta

Lagun armatua - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tiak nork bere buruari galdetuko ziok gizarte bat nola

izan zitekeen hain axolagabea».

«Ez zagok gaizki, baina tonua pixka bat moralista»,

erantzun du.

«Hori heziketa protestantea duk».

«Katolikoa hintzela uste nian».

«Baina, hala eta guztiz, balitekek protestante hezia

izatea, bai».

Autobus geltoki aurreko belardian geratu gara, zain,

azkenean lau eta erdiak noiz joko. Madril ez dut biziki

atsegin. Neguan hotzegi da, udan beroegi. Lorezain batek

ureztailuko giltza ireki du, eta zipriztinen turrustapean

Zubietaren argazkia duen egunkari bat aireratu da

ur-putzuraino berdegunearen erdian. Gainazalean lagunaren

irudia dantzan ari da harat-honat. Begirakunea gero

eta amorratuago, pixkanaka gero eta zopatuago.

Zubieta hiru haurretan zaharrena zen. Montserratek kontatu

zuen geroago, hirurogeita hamarretako aurreneko urteetan

bera bezala beste hainbeste haur barnetegira joaten

ziren garaian, Zubieta hor zehar ibiltzen zela nonbait,

etxean erabilia ez izateko. Haren familiak x-tik gertu kostaldeko

herri batean zuen jatorria, eta bazeukaten etorkizun

txarreko denda txiki bat, ogia eta egunkariak salgai

zituena. Herriko biztanle gehienak bezala, Zubietaren

aita ere x-ko lantegi batean sartu zen. Industrializazioaren

bigarren olatu handiaren urteak ziren, eta x inguruko

herrietan jende gutxi geratu zen baserrian edo itsasoan

lanean. Aita etxera asteburuetan baino ez zetorrenez,

Zubietak jada hamar urte zituela lagundu behar izan

zuen: jaiegunetako arratsaldeak dendan eman, arreba txikia

zaindu edo ukuiluan erdi ahaztuta zeuden bi behiez

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!