19.09.2015 Views

Lagun armatua

Lagun armatua - Txalaparta

Lagun armatua - Txalaparta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tal eta kromozko eraikin distiragarriek: museoak, kongresu

jauregia, hotelak. Kaleetan ondo antolaturiko zirkulazio

jarioa dabil trabarik gabe, tranbia berri bat lerratuz

doa ikus-eremuan, irudiak lurrin eta moda dendak

ditu osagai. Duela hogei urte, behin Montserratek kontatu

zuenez, x-n ezin zen arropa zuria kanpoan lehortzeko

zabaldu, gas jariakinek jan egiten zutelako. Aldianaldian

enpresek ibai aldeko auzokideei errezel berriak

banatzen ei zizkieten doan. Egun, hiriaren kanpoaldeko

paper-fabrika pare batek baino ez du airea kutsatzen.

Arnasa har daiteke berriro: horretarako, soilik ibaiaren

ezkerraldean ehun milaka lanpostu desagertu dira,

eta eraikuntza enpresek eraldatu dituzte langile auzo zaharrak,

ordezkaritzen bulego-guneak eta klase ertainentzako

etxebizitzak sortuz.

Rabbeek barre egin du. «Andaluzian, bai, oraindik

ikusten duk bazter zikinen bat edo beste, baina hemen,

argi eta garbi, zera duk, la petite bourgeoisie... Suitza, Genevako

lakua edo horrelako zerbait».

«Genevako lakuan», erantzun dut, «ez ziotek ehuneko

hamabostek botoa ematen muturreko ezkerrari».

Lau geltoki ibili dugu metroan, azkeneko arkitektura

bienaleko erakusketaren zati bat ematen duena. Montsek,

oporrak, ez naiz zehatz gogoratzen, Marokon, Mexikon

edo Dominikar Errepublikan igarotzen ari baita,

bere etxeko giltza gordailuan utzi digu ondoko taberna

batean, hilabete hasiera arte ezinezkoa zitzaidan-eta neure

etxebizitza hartzea. Rabbee eta biok lokalera sartu garenean,

x-n eta inguruan nagusi den salbuespen egoeraren

erreferentzia bat f okatu dut: kartel politik o bat,

presoen argazkiak, egunkari alternatibo bat. Izkinako tabernako

hormetan, berriz, paisaien irudiak baino ez daude

eskegita. Tabernariak, hitz gutxikoa bera, eskura eman

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!