19.06.2013 Views

Catálogo - Kultur Leioa

Catálogo - Kultur Leioa

Catálogo - Kultur Leioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AHATE BELTZA

54

Ni gaztea nintzenean ez nintzen nire gaztetasunaren jabe.

Haurtzaroan ordea gauzak bestelakoak zitzaizkidan, banekien haurra nintzela eta izateari utzi beharko niola lehenago edo

beranduago. Haur askori gertatu ohi zaion moduan erresistitu egiten nintzen, beldurrez eta tristuraz ikusten nuen nola zihoan

gerturatzen fantasia, litxarkeri eta nozilazko bokadiloak alde batera uzteko eguna. Haurra nintzenean bokadiloa esaten genuen,

orain ogitartekoa omen da. Ziur nengoen eguna, bat eta zoritxarrekoa izango zela. Apokalipsia edo! Nire moduko neskatxa

askok zioen lehenengo odoluste miragarri harekin bihurtuko ginela emakume. Lagunekin nituen tertulia haietan etortzen

zi tzaizkidan negargure handienak, egia esan, guztiz txolinduak ibiltzen ziren gaiaren inguruan bueltak eta bueltak ematen. Hori

ote zan andre izatearen ezaugarririk esanguratsuena? Nik nere burua blusa beix eta belaunerainoko tergalezko gonaz ikusten

nuen, ordea, besotik zintzilika larru marroizko “bolso” bat eta barruan egundoko trasto pila, bazarra jartzeko adina!

Nik haurra izateari urtez urte utzi nion, bueno, nik ez nion utzi, berak ni utzi ninduen. Horrelaxe, pixkanaka-pixkanaka,

abendutik abendura, Gabonetik Gabonetara,... nere herriko txokoen batean galdu ziren nere panpin kuttunekin izandako elkarrizketa

sekretuak, soka saltoak, gomaren inguruan errepikatutako dantzak, belaunetako urratuak, izeba Juanitaren ipuinak eta

helduen bost duroko propinak.

Garaitxo haietan, azaroko egun batean jostailuen argazkiz gizendutako katalogoa azaltzen zen etxeko buzoian. Hura bai egun handia!

Antsiatua! Asteak ematen nituen aurrera eta atzera Errege Magoei zer eskatuko nien pentsatzen, aukeratzen, gurasoei aholkua

eskatzen, jostailu bakoitzaren argazkia mundua zelako, begietatik haratago ikusten nuen, irudi bat, istorio bat, denak miresgarriak,

eskagarriak. Beste planeta batean, Erregeek, guretzat gordeta zeuzkaten altxorrak ikusten uzten ziguten liburuxka hartan!

Hamabost orrialde haietako lehenak, egia esan, haurtzandegiko txikientzako tontakeriak baino ez ziren izaten. Aurrerago

ordea sekulako panpinak zeuden; fardelak aldatu beharrekoak, biberoia edaten zekitenak, negarra eta zotina jo ta fuego egiten

zutenak, mota guztietako erropatxoak, printzesa jantzitxoak, zaldi koxkorrak...

Hurrrengo urteko azaroan ere buzoia egunero begiratzen hasten ginen, ene bizitzan zorionik handiena sortu izan didan liburua

noiz etorriko zain. Urte hartan ez zituzten jostailurik politenak jarri baina tira, baziren bostgarren orrialdean gustuko nituen

puzzleak, txirrinda zoragarriak zesto eta guzti, walki-talkiak, ziento bat harrazkera egiteko panpin buruhandi bat... Amets egiteko

motibo ederrenak hantxe pilatuta denak, denak nere motxilan eta nere zorion guztia bizkar zorro hartan. Ikastolara eraman

eta jolas garaian behin eta berriz astintzen genituen orrialde haiek, handiek egunkariarekin egiten zuten bezalaxe, baina guk

egunero berbera irakurtzen genuen eta pasio gehiagorekin, alajaina. Bi hilabetetan begiztatzen genuen liburuxka hark, Errege

egunean botatakoak baino zorion handiagoa sortzen zidan. Akaso zapatatxoan hurrengo urterako katalogoa jarri izan balidate,

hirurehun eta hirurogeita bost egunerako poza ekarriko lirateke. Merke askoa!

Hurrengo urteko azaroan ere azaldu zen postontzian larroxa kolorez eta azukrez egindako urtekari ponpoxoa, nola ez ba.

Ahizpa ni baino gazteagoa izanik, hari utzi nion lehendabizi begiratzen, halako ilusioa egiten zion! Berak nik baino zorte hobea

izan zuen urte hartan. Katalogozaleak, edo argazkilariak, ez zuen bere lanik onena argitaratu azaro hartan. Nik orriak pasa eta

pasa egin nituen ia bukaera arte eta azkeneko atalean topatu nituen gustuko opariak; mila joku zeuzkan bideo kontsola, galderaerantzunez

egindako mahai jolasa, itsutzeko moduko walkman fosforito hori bat, modako taldeen kassettak, lau erruedadun

patin txuriak iragarkietako kamarerak bezala ibiltzeko...

Bederatzi bat urte izango nituen sasiErrege eta sasiMago haiekin erlazioa puskatu zenean. Nik ez nuen apurtu, beraiek utzi

ninduten besterik gabe. Ez zidaten eztabaidarako unerik ez aukerarik inoiz eman, aurpegian belarrondoko eder bat eta ongi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!