19.06.2013 Views

Catálogo - Kultur Leioa

Catálogo - Kultur Leioa

Catálogo - Kultur Leioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Kaixo, laztana:

Azkenean eseri naiz, zuretzat gordeta nituen hitz zurrunbiloak airean idazteko. Badakit azken aldian

ez garela elkartu... Aspaldian ez zara ikastolatik agertu, ez eta koadrilan ere. Kaletik ibili naiz zutaz galdezka

eta gehiengoak ez zaituela ezagutzen erantzuten du eta gainerakoek ez dute zutaz ezer jakin nahi. Eta ni orain

ohartu naiz zenbat gabesten zaitudan, zenbat maite zaitudan eta zenbat behar zaitudan. Zurekin bakarrik naiz

sentimenduak azaleratzeko gai. Zurekin askatasun eta naturaltasun osoz azaltzen naiz. Zurekin eta zugandik

ikasten dut, hain zara jakintsua! Zurekin trabatzen naiz eta zurekin bilakatzen ditut trabak erronka. Nire

buruan zaitut bueltaka behin eta berriro. Zurekin egiten dut amets eta zurekin esnatzen naiz. Zurekin nago

momentu oro eta ez nagoenean ere nirekin zaude. Zurekin banaiz, zu gabe ez naiz.

Udaberrian, poesia bezain lirain janzten zara. Udan, bertsoa bezain bat-batekoa zara. Udazkenean,

ahoz aho zabiltza hostoak bezala. Neguan, berriz, sutondoko berotasuna bezain apala eta goxoa zara.

Behin eta berriz dakarkidazu gogora garai hartan igarotako uneak. Nolatan nahasten ziren sutondoan

gure hatsak, nola laztantzen nizun ahoaz eta zuk nolako kilimak egiten zenizkidan mingain azpian. Badakit

denbora luzea pasa dela ordutik. Udaberri asko dira jada pasa direnak. Eta sentitzen dut pasarazi dizkizudan

negu gogorrengatik. Barkamen eske natorkizu. Badakit, ez nizun adarrik jo behar. Oso gaizki jokatu nuen eta

barka iezadazu, arren. Aita, jakin beharra duzu ez zaitudala behin ere ahaztu eta ez diodala ordutik negar egiteari

utzi. Jakin ezazu, ezin izan zaitudala nire pentsamenduetatik at izan, zu gabe ez bainaiz pentsatzeko gai.

Hala ere, uler dezazun espero dut, azken finean, zu ez zara harreman bakarrekoa. Baina ez zait axola.

Horrenbeste aukera izan ditudan arren, badut oraindik inoiz esan ez dizudan zerbait esateko. Ez dut esateko

ausardiak izan lotsaren “babesean” nengoelakoan edo. Baina, orain, lotsa izateak lotsatzen nauela konturatu

naiz eta atzamarrak dardaraka ditudan arren, bi hitz idatzi behar dizkizut: Maite zaitut!

Bai, badakit, askoren ustez zaharregia zarela, baina orbanak dituzun arren, erakargarria zara. Badakit

ez dagoela arantzarik gabeko arrosarik baina, zuri arantzek bilakatzen zaituzte arrosa. Nire belarriek gozatu

egiten dute zure ahots xamurrarekin.

Jende askok lotsatia zarela dio ez baitzaitu ondo ezagutzen. Gainera, askok ez dute lotsa apaltasunetik

bereizten. Txikia zarela ere badiote baina, oso sakona zara. Itxuraz txikia zaren arren, zure trinkotasuna ezin

deskriba daiteke. Gainera, tamainak ez du axola. Askok ulertzen zaila zarela diote, baina haizean daramatzazun

mugimendu korapilatsuak askatzea besterik ez dago.

Arraroa omen zara oso, baina, nik ezberdina, berezia edota bitxia zarela diot. Gainera, negatiboak

positiboa erakartzen duen legez ezberdintasunek elkartzen gaituzte.

Munduratu nintzenetik horrenbeste modutara ikusi zaitut: haserre, umoretsu, triste, alai, amorratuta,

baztertuta, maiteminduta... Eta zenbat ote dira azaltzeko erabili dituzun moduak. Garrasika, zurrumurruka,

zarataka, isilpean, kantari, zuzurlatuz... Betidanik utzi nauzu zur eta lur. Espero ez zaitudanean agertzen baitzara.

Trakets edo apain, baina beti bezain liluragarri.

Nire munduak zure argitasun beroaren inguruan jarraituko du biraka, ez nau beldurtzen zure suak

erretzeak, espazio ilunean zehar noraezean ibiltzeak baizik. Egunero esnatzen naizenean, leihotik begiratu eta

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!