11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ideologikoagoen kausaz (Salamon eta Anheier, 1998). Hutsune are larriagoa, aldiz,ongizate-erregimenen proposamenaren itsutasunean sumatzen dute bestetzuk.Erregimenen bidez ongizatearen analisia estatuaz kanpoko bi esparruetara zabaltzendelarik, hala nola, lan-merkatua eta familiara, benetako akats analitikotzat jotzen dutehirugarren sektorea kontuan hartu ez izana.Zentzu horretan, Pestoff-ek (1999) aztertzen duenez Esping-Andersen-ek lanberriagoetan aipatu izan du hirugarren sektorea, aipamena oin-oharren bidez egiten baduere. Aitortzen du bere analisi hirukoitzean hirugarren sektorea barneratzeko arrazoiakegon litezkeela, batik bat zerbitzuen horniduran paper garrantzitsua jokatzen dutelako(1999:35). Hala ere, zenbait zailtasun antzematen ditu azterketa hori zehaztasunezegiteko: lehenik, nazioarteko lan konparatiboen urritasuna, zeinak bereziki zailtzenbaitu hirugarren sektoreak ongizate-estatuan eginiko ekarpenaren analisi sistematikoaegitea. Bigarrenik, sektore bereizi gisa kontsideratzea ere zalantzazkotzat jotzen du,sektore honetan langileen erdiak soldatapekoak direlako, sektorearen errenta-sarreranagusiak finantzaketa publiko bitartez bideratzen direlako, eta azken buruan hirugarrensektoreko eragileen jardueraren zati txiki bat soilik delako <strong>gizarte</strong>-zerbitzuen esparruankokatzen dena (bataz beste % 40 inguru).Lewis-ek ere (2004), ildo beretik, hirugarren sektorea ongizate-erregimenen analisian“bere ausentziagatik dela deigarria” esango du (conspicuous by its absence). Ausentziahorren zergatien artean, arreta guneen <strong>aukera</strong>keta aipatzen du lehenik. Izan ere,ongizate-erregimenen analisia estatua eta (lan) merkatuaren arteko dirutransferentzietaneta <strong>gizarte</strong>-segurantza sistemen analisian oinarritu izan da, argiagoikusten baita bertan bien arteko erlazioaren tamaina eta bilakabidea. Aldiz, analisiahezkuntza, osasun edo <strong>gizarte</strong>-zerbitzuen horniduran edo zerbitzuen kalitatean zentratuizan balitz, hirugarren sektorearen aipamena egitea ekidinezina litzateke. Hala ere, egilehonen iritzian sakoneko arrazoia sektoreari egotzitako garrantzia analitiko ezdeusari zorzaio, teorialari horien irudiko hirugarren sektoreak ez baitu zinez estatua eta merkatuazaparteko alternatiba bereizi gisa kontsideratua izateko behar besteko garrantzirik.125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!