11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hiritartasun nozio honek, fenomenoa definitzerako orduan errealitate nazionalezberdinen arteko antzekotasun eta desberdintasunak azaleratzen ditu. Hortik eratortzenda, funtsean, gizarte-ekonomiaren garapenean aldi berean gauzatuko diren bi tradiziorengorpuztea: bata britainiarra (hedaduraz anglosaxoia), bestea frantsesa (hedadurazfrankofonoa).Lehen tradizioan, XIX. mendeko Britainia Handian ezartzen joan zena, hiritartasunnozioa oso loturik azaltzen da karitatezko erakundeei, “hiritar onaren” nolabaitekobetebehar morala izango da borondatezko engaiamendu altruista bat izatea. Pérez etaLópez-ek (2004) aipatzen duten “nobleza obliga” printzipioak indar hartzen du klasealtuko populazioaren baitan, baztertutakoekiko filantropia moduko bat praktikaraeramanaz. Gobernu viktoriarraren helburua, zentzu horretan, gizartea bere kasa autoerregulatuzedin lortzea zen, nagusiki karitatezko elkarteen bitartez eta gobernuarekikoguztizko autonomia gordez. Karitatezko erakunde horien biderkatzearen bitartez,estatuak bera eta hiritarren arteko “bitartekaritza erakundeak” sortu zituen, gizarteprestaziopublikoak bideratzeko.Aitzitik, tradizio frantziarrari dagokionean, elkarte asko motibazio filantropikoenbitartez jaio arren, mugimendu honek berdinzaletasun errepublikanoaren kutsua izanzuen nabarmen. Rodriguez Cabrero-ren (2003) iritzian, mugimendu honek bi inspirazioiturritatik edan zuen: ekonomia fisiokratikoaren tradiziotik eta elkartasun nazionalarentradiziotik. Politikari, legelari eta soziologo sonatuen bultzadaz (Leroux, Durkheim,Bouglé, Bourgeois, etab.), elkartasunaren alternatiba indartu zen, ordura artekoliberalismo lehiakor eta estatismo autoritarioen tarteko aukera gisa. Elkartasunarenideario honek, XIX. mendeko amaierarako berdinen arteko elkartasunaz gainbelaunaldi-arteko elkartasun nozioetan ere sakondu zuen, eta hor ezarri ziren zuzenbidesozialaren oinarri filosofikoak, bai eta lehenengo derrigorrezko gizarte-aseguruak ere.Direnak direla bi tradizio horien oinarri filosofiko-moralak, oso gutxik jartzen dutezalantzan egun elkarrengandik ezberdinak diren bi tradizio paralelo osatzen joan direla.Lehena, britainiarra, gizarte-altruismoan oinarritua eta borondatezko elkarteetangorpuztua eta bigarrena, frantziarra, elkartasunezko ekonomian oinarritua eta elkarlaguntzako elkarteetan gorpuztua (Laville, 2003:13). Beste era batera esanda, lehena42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!