11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Espainiako <strong>gizarte</strong>-zerbitzuen bilakabide historikoaren analisia egiten duten autoregehienek, ordea, 80ko hamarkadaren aurretik beste inflexio-puntu argi bat identifikatzendute une historiko giltzarri gisa: 60ko hamarkada erdialdea. Erregimen frankistarenazken urteetan kontzepzio aldaketa bat ematen hasi zen. Ordura arte, eta XIX. mendekohastapenetatik hasita, egungo <strong>gizarte</strong>-zerbitzuei loturiko hainbat zerbitzu pertsonal etakolektibo Ongintza Publiko gisa ulertuak ziren, zeinak funtzio argia baitzuen: beharreanziren pertsonei laguntzea (Casado, 2007).Aro frankistako azken urteetan, berriz, Opus Deiko teknokratek Espainiako erregimendiktatorialaren nolabaiteko irekiera planteatu zutenean, hasi zen “Ongintza Publikoaren”kontzepzioa “Gizarte-Laguntzako” kontzepzioagatik ordezkatzen. Logika honenbarruan ezartzen joan ziren Fondo Nacional de Asistencia Social izeneko lehen funtsa1960an, zeina zerga bidez finantzatua baitzen edota aurrerago Instituto Nacional deAsistencia Social delakoaren sorkuntza 1974an, zeinak ordura arteko OngintzaPublikoaren eta Falange Espainiarraren Auxilio Social-aren zerbitzuak batu etabereganatuko zituen (Casado, 2007). Modu honetan, “ongintza” deiturapean elkartepribatuen zerbitzuak izendatzen jarraitzen dira, baina esku hartze publikoko mekanismohorientzat “<strong>gizarte</strong>-laguntza” hobesten hasi zen.Kontzepzio aldaketa honek esku hartze publikoaren ikuspegian eragin zuen, nahiz etaoso modu azalekoan izan. Honela, frankismoaren azken epealdian baliabideekonomikoen eskasia egiaztatzen zuten biztanleek estatuaren nolabaiteko esku hartzeaeskatzeko moduak ezartzen joan ziren, estatuak bere nahikundeen arabera erantzunzezakeena, baina inola ere ez juridikoki ezarritako eskubide objektiboen erantzule gisa.Prozesu luze hori, ongintzazko ekinbidetik eskubide subjektiboen onarpenera doana, aroezberdinetatik igaro da Espainian. Lehen une batean, ongintzazko eredutik <strong>gizarte</strong>laguntzeneredura igarotzea izan zen lehen urratsa, Espainiako trantsizio demokratikokoaroan ezartzen joan zena eta bi ardatz nagusitan egikaritu zena: lehena, sistemapublikotzearen ardatzean, erantzukizun eta kudeaketa publikoko sistema baten ezarpenahaleginean, eta bigarrena, eredu unibertsal baten planteamenduan.Gizarte Zerbitzuak 80ko hamarkadatik aurrera Autonomia Erkidegoen aldetik kudeatzenhasi ziren arte, ordura arteko garapena estatu mailan eman ziren neurri berrien eskutik265

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!