11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aipatu behar, literatura mordo hori bilatzeko iturri ugaritatik edan behar izan dugula:nazioarte mailako argitalpen, aldizkari espezializatu, kongresuetako ekarpen etadokumentu ofizialez gain, gure gertueneko esparruetako argitalpen, txosten, datu-baseeta eztabaidarako ekarpenak ere izan ditugu aztergai.Ikerketa esparruaren zedarritzea eta landa lanaEsparru hauen xehetasunak tesiko 7. kapituluan luze zabal adierazi ditugunez, sarrerahonetan zenbait ohar aurreratu baino ez ditugu egingo.Marko teorikoan gizarte-zerbitzuen analisitik abiatu bagara ere, landa lanerakoGipuzkoako pertsona nagusien esparrua da gure ikerketa esparru gisa hautatu duguna.Gizarte-zerbitzuen esparru eta herrialde konkretu bat hautatzeak baditu bere arrazoiak.Lehena eta argiena, gertutasunarekin loturikoa, Gipuzkoan zentratzearekin erraztasunhandiagoa izan baitugu bai datu-base ezberdinak eskuratu eta ustiatzeko, baitakontaktuak bilatzeko eta baita elkarrizketak burutzeko ere. Neurri batean Gipuzkoakoerrealitatetik eratorritako ondorioak gainerako herrialdetara ere orokortu litezke, bainaneurri batean bakarrik.Eta hargatik gizarte-zerbitzuen esparru konkretu bat hautatzearen arrazoia. Euskadikogizarte-zerbitzuen gaineko eskumenak nagusiki foru aldundienak izanik, Euskadirenbaitan herrialde bakoitzak bere eredu propioa garatu izan duela da 6. kapituluanondorioztatuko duguna. Honek herrialdeen arteko analisi alderatuak egiteko esparruzabala iradokitzen duen arren, nahiago izan dugu kasu konkretu batean gehiagosakondu. Hiru herrialdeen artean Gipuzkoa hautatu dugu hemen sumatzen baita gizarteekimenekoerakundeekin itunduriko sistema misto baten garapenik handiena, eta beraz,gizarte-ekonomiako eragileen presentzia handiagoa.Era berean, gizarte-zerbitzuen esparruak giza talde ezberdinetan eragiten du, nagusikilautan: pertsona nagusietan, desgaitasuna duten pertsonetan, familia eta haurretan etagizarte-bazterketan diren gainerako kolektiboetan. Guk lehenengo giza taldeanzentratzea erabaki dugu, neurri batean tamaina handieneko giza taldea delako (gauregungo pertsona kopuruz baina baita etorkizunera begirako proiekzioen arabera ere)26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!