11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Azkenik, Gronbjerg-ek (1987) menpekotasun harremanaren aurkako bertsioa jorratzendu, sektore publikoa, mozkin asmoko erakundeak eta mozkinez bestekoakelkarmenpekotasun egoera aldakorretan kokatuz: mozkin asmodun erakundeak ahulakdiren esparruetan sektore publikoa mozkinez besteko erakundeen beharrean geratzen da;aitzitik, mozkin asmodun erakundeak indartsuak diren kasuan, beste biak egoerahorretara egokitzen dira.2.5.2 Nazioarteko alderaketan oinarrituriko lan berriagoakArestian aipaturiko teoriak oro estatu liberalaren markoan aztertuak izan dira. Wolch-ek(1990) kritikatu duen gisan, teoria horiek herren nabarmena egiten dute eszenatokiposible bakartzat estatu liberala jotzen dutenean. Egile honen iritzian, gidaritzapolitikoaren ildo ideologikoek berebiziko eragina dute sektore arteko harremanarennolakoan, nahiz eta ez duen analisi zehatzagorik eskaintzen.Sektore arteko harremanaren nazioarteko alderaketa lan sendoenak hiru liratekeBrandsen-en (2008) iritzian: Gidron et al-en (1992) “Banaketa Funtzionalarensailkapena”, Kuhnle eta Selle-ren (1992) “Harremanezko sailkapena”, eta azkenikSalamon eta Anheier-en (1998) “Gizarte-jatorriaren teoria” (Social Origins Theory).Goazen banan banan.2.5.2.1 Banaketa funtzionalaren irizpideaBanaketa funtzionalaren irizpideak <strong>gizarte</strong>-ongizatearen funtzio publikoetan ardurabanaketa ezberdinak finkatzen ditu sektore publikoa eta hirugarren sektorearen artean.Ardura banaketa horiek <strong>gizarte</strong>-ongizate zerbitzuen horniduran funtsezkoak diren biesparruren analisian zentratzen dituzte: finantzazioa alde batetik, eta ekoizpena bestetik(Brandsen, 2008).Lehenik, muturreko bi egoera tipoak definitzen dituzten eredu puruak finkatzen dira,non: i) sektore publikoa den <strong>gizarte</strong>-ongizatearen hornitzaile hegemonikoa, edo; ii)hirugarren sektoreak betetzen duen paper hegemoniko hori. Bigarrenik, tarteko ereduhibrido edo mistoak ezartzen dira, non era berean beste bi azpi-eredu orokor antzeman128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!