11.07.2015 Views

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurrean - ADDI

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ere. Alemanian XIX. mende erdialdera indar handiz sartu ziren elkartegintzaindustrialaren ideiak, bai hiri-inguruneetan nola nekazaritza esparruetan ere, berezikiFriedrich Wilhelm Raiffeisen-en ekimenez, lehenengo kreditu mutuen sorrerarekin.Honen atzetik nekazari kooperatibek garapen garrantzitsua ezagutu zuten, 1977anAlemaniako Nekazaritza-Kooperatiben Federazioan gorpuztu zena.Espainian, berriz, kooperatibagintzaren sorrera sindikalgintzarekin erabat lotua azaltzenda, ezagutzen den lehen lan elkartuko kooperatiba (Compañia Fabril de Tejedores) izenbertsuko lehen langile sindikatuaren ekimenez (Asociación Mutua de Tejedores) sortubaitzen Bartzelonan 1842an. Mugimendu hau ekoizpen-kooperatiba eta sorospenerakoelkartea zen aldi berean (Reventos, 1960).Italian ostera, elkarren sorospenerako elkarteak ugariagoak ziren, XIX. mendearenbigarren herenean lehen esperientzia kooperatiboak ezagutzen hasi aurretik. Hala,horietako sorospen elkarte baten bultzadaz (Societá operaia di Torino) sortu zen lehenkontsumo-kooperatiba, soldatapekoen eros ahalmena bermatze aldera. Italiako bestezenbait hiritan ere errepikatuko da prozesu bera, mutualitateak kontsumokooperatibetanbilakatzearena, alegia.Nolanahi ere, kooperatibagintza elkartegintzaren adierazpide gisa argien ikusten denherrialdea Frantzia litzateke. Izendapenei erreparatuz ere, XIX. mendeko lehenerdialdeko ekoizpen-kooperatibei “ekoizpen langile-elkarteak” deitu zitzaien(asocaciones obreras de producción). Bertan korronte sozialistari loturiko zenbaitpentsalari ekintzaileren bertutez sortu ziren lehen ekoizpen-kooperatibak: Saint Simonenildoko La Association Chrétienne des Bijoutiers en Doré 1934an, Fourier-enfalansterioak edota, Blanc-en tailer sozialak, adibide batzuk jartzearren. XIX. mendeanFrantzian sorospen mutuek ezaguturiko hedapen izugarriaren atzean ere, kasurikgehienetan langile mugimenduaren bultzada sumatzen da (Gueslin, 1987).Industria iraultzak ekarri zuen <strong>gizarte</strong>-ordenaren asalduraren <strong>aurrean</strong>, gainerakoelkartegintza esperientzien gainetik, kooperatiben mugimendua izan zen, beraz, dudarikgabe nazioarte mailan hedadurarik handiena izan zuen fenomenoa, bai eta mailaakademikoan analisi esparru landuena ere (Chaves, 1999). Aipatu den bezala, XIX.36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!