21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ez zuen tsots egiten, txanbil edo upelka baino ez zuen sagardoa saltzen.

Oria-txiki baserrian (lehenago, Oria-chiqui) zegoen sagardotegian,

Jose Oriatxiki izenez ezagutzen zen bat izan zen arduradun 1940tik

1964ra bitartean, eta alabak izaten zituen lagun zerbitzatzerakoan. Aste

Santutik aurrera tsots egin, eta botilatan saltzen zuen sagardoa taberna

eta etxeetan.

Zalantzarik gabe, eta zetxekien ikuspegi komertziala medio, nahiago

zuten beren langileek etxetik gertu edatea Brunetarrek, bide

batez, etxean bertan uzten baitzuten dirua. Brunetarrek berek jarri

zuten sagardo aparduna egiteko planta ere —Miquelete marka zeramana—,

eta horretan, izugarrizko mira sortu zuen xehamakina

automatikoa, eta ontziei etiketak jartzeko makina bat jarri zituzten.

Nire berriemaileek diotenez, probintziako lehenengo sagardo-industria

mekanizatua izan zen.

Geroago, sagardotegi hau, eremuko, eta beharbada Gipuzkoako sagardotegirik

handiena bilakatu zen; Brunet y Cía enpresa zen honen

jabe, eta Zelai-alde (lehenago, Celayalde) etxeko erdisotoan zegoen. 30

upel arrunt eta beste 15 obalatu zituen, eta azken horietan, 25.000na

litro sartzen ziren. Lartzabaleta baserriko Marcial Garmendiak ustiatu

zuen berau, 1944tik 1952ra, eta honen ondoren, José Urdampilletaren

familiak. 1953. urtetik 1959.era, Sidras Ugarte enpresak eduki

zuen errentan.

Amaitzeko esan behar da, Oriako sagardotegi guztietan bolatokia,

toka-jokoa, igel-toka eta kartak zeudela.

TABERNAK

Lasarte-Urnietako alkatetza-eraikina zenez, bi taberna zeuden Lasarte-

Hernani auzoko kontzeju-etxearen etxabeetan.

1931. urtean, 11 taberna egun Lasarte-Oriak hartzen duen eremuan,

hots: José Martín Alberdiren alargunarena, Juan Arocenarena,

Eustaquia Arrietarena, Francisco Arrietarena, José Elizalderena, Martina

Cortadirena, Javier Ormazabalena, Pedro Ormazabalena, Lorenzo

Pagolarena, José Yurritarena eta Juana Zatarainena; eta gainera, Jose

Barberen Sport Hotel Jatetxea eta Jose Yurritaren Hotel Central zeritzona.

Guda zibila amaitu eta bost urtera, 1944.ean, zortzi taberna baino

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!