21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DESKRIBAPENA

Lasarte-Oriako udalerria Donostialdean (Donostia-San Sebastian eskualdea)

kokatuta dago. Mendebaldean, Oria ibaia du mugakide;

iparraldean, Donostia-San Sebastián eta Usurbil; hegoaldean, Andoain;

eta ekialdean, berriz, Urnieta eta Hernani. Orotara, 5,9 km 2-ko azalera

hartzen du Lasarte-Oriak, hots, Gipuzkoak duen guztizkoaren %0,30.

Hiriaren izenak berak, Lasarte-Oria, hain zuen, ematen dio izaera

bikoitz hori, eta bietan, Oria da berezko nortasun historikoa ematen

diona. 1986. urtean udalerria instituzionalizatu zenean, Hernani, Urnieta

eta Andoain herrienak ziren lurraldeekiko mugak ezarri ziren:

bereziki, Hernani barruan zeuden Elizalde edo San Pedro auzuneak,

eta Urnieta barruko Oria. Izan ere, auzune horien eta udalerriaren artean,

egun hirigunean zehar lurperatuta dagoen Mendaro errekak

(garai batean Loidi eta Saltsate izenez ere ezagutzen zena) zeharkatzen

zuen. Erreka horren azken tarteak Brijiden komentu ondotik igarotzen

du, Oria ibaiarekin bat egin baino lehen, eta horra bertara isurtzen

du, halaber, Atzeko erretenak ere (honek, Karmengo Andre Mariaren

kaperaren atzeko aldetik igarotzen zuen).

Angelu zuzeneko formako azalera du Oriak. Hegoaldean, Buruntzape

erretenak mugatzen du (Andoainekin muga eginez);

iparraldean, Oztaran erretenak, Lasarteren eta beronen artean; aldeetako

bat Oria ibaiak ixten du, eta honekin paraleloan, ekialderantz,

Azkorteko mendi-horma. Errepide nazionalaren asfaltozko uhalak zeharkatzen

du Oria mutur batetik besteraino, bi zatitan banatuz:

pilotalekurainoko tarteari, Zirkuitu Ibilbidea deritzo, eta gune honetatik

Lasarte-Oriaren jurisdikzio-mugarainokoa, berriz, Oria etorbibea.

Ibaiertzetik gertuko alderdia izan da biztanle gehien hartu dituena,

eta bertan ezarri zen hirigunea. Mendi inguruko alderdi maldatsuenak,

ostera, baserriek eta soroek hartu zituzten.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!