21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aran-mota ezberdinak ere baziren: San Juan arana, hori, txiki eta

gozoa; Claudia, eder eta urtsua, eta, San Pedrorako heltzen zen erdisasiko

beste txiki eta more bat.

Baserrien aurrean, pikondo bat izan ohi zuten, baina honek eragozpenak

ere sortzen zituen, etxean sartzen ziren euli eta eltxoen

babesleku baitzen.

Baserrietako fatxada nagusian —Orian hegoaldera begira zeudenak—,

hainbatetan fatxada osoa estaltzeraino heltzen zen mahats-parra,

hegalpean eskegi ohi zen, eta San Migel ingururako, moskatel mahatsmordo

ederrak ematen zituen.

Adarrak beheratzen zirenean, inausi egiten ziren sagarrondoak, belarra

mozteko traba egiten zutelako eta batzuetan azpian ibiltzen ziren

abereak jan ez zitzaten. Sagarrondoak txiki zirela, artoa eta babarrunak

edo patatak ere ereiten ziren lur berean, horiek landu eta

ongarritzea, fruta-arbolen onerako baitzen. Hori bai, batzuetan, batzuetan

arbola-adarretan gora egiten zuten babarrunak bildu egin behar

izaten zituzten.

Eskuarki, txertoak (txertua) egin behar izaten zitzaien fruta-arbolei,

hobetzeko. Negu partean (otsailean) egiten zen txertaketa,

arbolaren izerdia oraindik, nonbait, «lo» zegoela.

118

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!