21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Auzo-alkateek ez zuten ekonomia-arloko eskumenik, Hernani edo

Urnietako udal-gobernuaren esku baino ez zegoelako eskuduntza hori.

Aitzitik, bazuten eskumenik gaizkileak harrapatu eta presondegian sartzeko,

eta 24 ordu barru, alkateari horien berri emateko. Urtebeteko

gobernu-aldirako Lasarteko agintariek askatasunez izendatutako aguazilak

laguntzen zion lan honetan, eta zegokion Udalak ordaintzen zuen

horren soldata.

Auzo-alkateak, nola ez, errituzko beste eginkizun batzuk ere bazituzten,

eta besteak beste, zin egiteko eta aginte-makila emateko

protokolo-ekitaldietan, jaietan edo parrokiako edo parrokiatik kanpoko

elizkizunetan esku hartzea, betiere, alkatea edo horren

zinegotziak ez bazeuden, egotekotan, alde batera geratzen baitziren.

Izan ere, Lasarteko San Pedro parrokiako eskuinaldeko lehenengo aulkian

Hernaniko agintarientzat gordeta zegoen, eta ezkerraldeko

lehena edo eskuinaldeko bigarrena, alkatearen ordezkoarentzat eta

bere alkateordearentzat 19.

Lasarteko arazoen administrazioa, Hernaniri zein Urnietari zegozkienena,

bi udal-eraikinetan zentralizatuta zegoen, hots, XVIII.

mendean eraikitako kontzeju-etxeetan.

Urnietako auzo-alkateak agintzen zuen Oriako lurraldean, eta horren

kontzeju-etxea, Lasarte-Urnieta eremuan zegoen. Eraikin honek,

etxebizitza, taberna, kartzela eta zalditegia zeuzkan, eta kanpoaldean,

baratzak.

1847. urtean Pascual Madozek adierazi zuen, Urnietako kontzejuetxea

partikularrei saldu zitzaiela, Independentzia Gerran sortutako

gastuak ordaintzeko.

Gainera, Urnietako ordenantzak bete behar zituzten Oriako

auzokideek. 1801. urtekoek 20 honelakoak zioten: armak eramatea debekatzen

zuten; ijito, bidelapur eta susmagarrien presentzia salatzen ez

zuen auzokideari, 20 dukateko (aurrerantzean, duk.) isuna jar ziezaioketela;

hamabi ordu baino ez zuten bidaiariek, herritik alde

egiteko. Beste artikulu batean, berriz, honako oharpen hau jasotzen

zen, hitzez hitz: «Nadie ande por las calles, salvo en caso de grave necesidad,

tras el toque de Ave María de la tarde, ni hablen en voz alta,

ni dentro ni fuera de sus casas, ni cantando coplas, ni siquiera las vísperas

de San Juan Bautista, ni por casamientos, ni haya toques de

toberas, pues al final acaban en pleitos, pena de 3 ducados». Jaiegunetako

elizkizunek zirauten bitartean, arrastiriko kanpai-hotsen ostean

edo hil-kanpaiak jo ondoren, kartetan aritzen zirenei isuna jartzen zie-

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!