21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gizon gehienek txapel beltza eramaten zuten, eta fabrikaren jabeez

gain, ez zuen inork kapela eramaten. Brunet jaunak lastozko canotier

delakoa eramaten zuen udaran.

IGAROTZE ERRITUAK

Egoera edo maila batetik bestera iragaiteko uneei deritze igarotze-errituak,

hau da: jaiotza, jaunartzea, ezkontza eta heriotza.

JAIOTZA

Limosna baten truke Lasarteko komentuko monjek banatzen zituzten

zinta bedeinkatua janzten zuten haurdunek, gorputzaren inguruan, babesle

gisa. Jaioberriaren arropa arten kuttuna (Ebanjelioko pasarte bat

zeraman eskapularioa) jartzen zen, eta hau ere brijidek eurek egiten

zituzten. Haurrak, bataiora arte, eramaten zuen kristau-ikur bakarra

zen.

Emaginak laguntzen zuen erditzean. Bernabea Celaya du izena,

nire berriemaileek gogoratzen duten lehenak. Gerra aurrean baziharduen,

eta Gregoria Garro izaten zuen lagun. Ondoren, Orian bertan

bizi zen Cándida Usabiaga aritu zen. 1952. urtean, gutxi gorabehera,

Urnietako emagina zen Teresa hasi zen bere ordez, eta beranduago,

Miguel Ángel Saénz Alonso, Zelaialde etxean bizi zen Urnietako praktikantea.

Gero, Donostiako Egoitzara joaten hasi ziren.

Erditu ondoren ama bisitatzera joaten zen jendeak, oilo bat txokolatea

eramaten zion, harekin salda bat egin eta indarrak berri zitzan,

edo bestela, txokolatea. Indarberritutakoan —hamar edo hamaika egunera—,

entratika egin behar zuen amaberriak, hau da, komunitatean

berriz onartu aurreko garbikuntza-zeremonia txiki bat, erditu ondoren

lohi zegoela uste izatekotan. Nahiz eta oso ondo egon, ama ezin zen

entratika aurretik etxetik irten. Beste emakume batekin joan behar

zuen elizara, eta han, atarian, parrokoa izaten zuten zain. Amaberria

bedeinkatu ondoren, amak ekar zezakeen, ekarri jaioberria elizara,

Amabirjinari eskaintzeko. Tramite honen ondoren, apaizak txokolatea

eta beste mokaduren bat ematen zizkien parrokia-etxean, eta

eskertzeko, handik egun batzuetara, oilanda edo oiloa igortzen zien familiak

parrokoari.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!