21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kiako gurutze eta guztiz; etenaldia aprobetxatuz, apaizak hilkutxa ihinztatzen

zuen isipuaz, eta bertaratutako guztiek, De profundis eta Si

iniquitattes salmoak esaten zituzten. Ondoren, eliz parrokiarantz abiatzen

ziren.

Senitartekoek, ilaran jarri eta, bertaratutakoen doluminak jasotzen

zituzten, eta hauek joaten zirenean, hilerrira abiatzen ziren zenduaren

senitarteko eta lagun minak, lagunartean. Beranduago, senitartekoak,

bertaratutakoen doluminak jasotzeko, elizaren atarian gelditzeko ohitura

zabaldu zen.

Luto-aldirako, beltzez tindatzen zituzten emakume eta gizonen jantziak.

Ehunak kalitatezkoak zirenez, drogerian saltzen zituzten pastilla

batzuekin tinda zitezkeen jantziak, arropa gehiegi hondatu gabe: Maila

ezberdinekoa zen emakumeen lutoa: lehenengoa, zorrotza, goitik beherako

luto-aldia; bigarrena, ariñagoa, beltza ez zen arroparen bat jantzi

ahal baitzen; azken hau, bitarteko luto-aldia edo alibioa izenez ezagutzen

zen. Bi urte ere iraun zezakeen luto zorrotzak; bitarteko lutoa,

urtebete; eta alibioa beste bat. Horregatik, hainbat emakumek elkarren

segidako luto-aldiak izaten zituzten, eta beraz, ez zituzten inoiz kolorezko

arropak janzten. Luto-aldian, gazteak ez ziren dantzatzera edo

jaietara joaten, eta irratia zegoenean, piztu ere ez zuten egiten.

Gizonezkoek luto zorrotza janzteari utzi ziotenean (emakumezkoek

baino lehenago), horien jaka, beroki eta gabardinetako

mahukan zerrenda beltza jartzen zen, lutoa adierazteko. Beranduago,

papar-hegalean xingola beltz bat baino ez zuten jartzen, eta geroago,

botoi beltz bat, besterik ez. Dena den, gorbata beltzari eutsi zioten,

baita botoiarena desagertu ondoren ere, eta bere horretan mantendu

den azken ikurra da.

JANA ETA EDANA

Lasarteko nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko errolda egin zuenean,

honako hau jaso zuen gure herriaren inguruan Pascual

Madozek 1847an: «Producción: trigo, maíz, haba y otras legumbres

y manzanas; cría de ganado vacuno y algo de lanar».

Gure berriemailerik zaharrenak adierazi digutenean oinarrituta,

Oriako familien ereduzko dieta deskribatzen saiatuko gara atal honetan.

Jakina denez, aldaerak hamaika izan daitezke, hala garaiaren, nola

familia bakoitzaren erosteko ahalmena arabera, eta baita familiaren ja-

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!