21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Senitartekoren batek premia ekonomikoren bat izatekotan, ahal

izanez gero, lagundu egiten zitzaion. Dena den, azken hau, orain bezala,

pertsonen izaeraren araberakoa izaten zen.

Gurasoak hiltzean, hiru zatitan banatzen ziren haien ondasunak, legez.

Ondasun guztien balioaren heren bat (zati honi, legez, «xedapen

askeko herena» deritzo) ematen zitzaion baserria eta lurrak bereganatzeko

aukeratzen zutenari (premua); gainera, gurasoek nahi izanez

gero, hobekuntzako beste heren bat eman ahal zioten . Premua ez zen

zertan seme-alabarik zaharrena izan behar, gurasoek baserrian jarraitzeko

aukeratzen zutena baizik. Azkenik, senipartea zeritzon

hirugarren herenaren balioa, gainerako anai-arreben artean hainbanatu

behar zen, ezkondu eta etxetik alde egiten zutenean, eta premuaren

edo jaraunslearen erantzukizuna izaten zen. Gurasoek, askotan, ezkontzerakoan

ematen zieten seme-alabei zegokien senipartea,

senar-emazte arteko bizitza berriari ekiten laguntze aldera.

Hainbat testamentutan xehetasunak ere jasotzen ziren, hala nola:

jaraunsleak gurasoei leku bat gorde behar ziela sutondoan, edo logela,

gaztaina arantzatsuzen gurdikada, sagar-gurdikarga bat eta beste zenbait

gauza gorde behar ziela. Honela, premuaren ardurapean gelditzen

zen familia-unitatea, eta une horretatik aurrera, berak ematen zien anaiarrebei

zegokiena, etxetik alde egin eta bere bizitzari ekin ahal izateko.

Espresuki adierazten ez bazen ere, etxean geratzen ziren ezkongabeak,

burujabetu bitartean.

Gizarte patriarkal hartan, izatez aitak agintzen zuen, bana eguneanegunean

hartu beharreko erabaki gehienak, aita eta amaren artean

hartu ohi ziren (honelako orokortzeek merezi duten zuhurtziaz adierazten

dena). Bikoteak, elkarrekin, hartzen zituen arazo garrantzitsuen

inguruko erabakiak, ondoren gizonezkoak gauzatzen bazuen ere. Ezkontidearen

baimenik gabe, adibidez, ez zen ondasunik saltzen.

Emakumeak administratzen zuen dirua: berak gorde eta beharren

arabera gastatzen zuen.

Zuka hitz egiten zioten elkarri senar-emazteek. Gaizki ikusita zegoen

ezkontideek jendearen aurrean laztanetan aritzea, baita etxe

barruan familiaren aurrean egitea ere («zirriak, bai», dio informazioa

helarazi didan emakumeetako batek). Eta gauza bera gertatzen zen eztabaidekin.

Beraz, ezkontideen artean gatazkaren bat zegoenean, inork,

ezta seme-alabek ere, ez jakiteko ahaleginak egiten zituzten, eta senaremaztearen

artean edo gurasoen laguntzarekin konpontzen zituzten

arazoak (ez dago apaiza esku hartzen zuela adierazten duen daturik).

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!