21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jaioberri bat hiltzeko arriskuan zegoenean, sub conditione bataioa

ematen zion emakumeetako batek (hau da, osatuz gero, berriro ere elizan

bataiatuko zutela aginduz).

Antzina, jaioberriak erditu eta ordu batzuetara bataiatzen zituztenez,

ama ez zen bertaratzen. 1960eko hamarkadatik aurrera, berriz,

erritua aldatu eta atzeratu egin ziren bataioak. Horri esker, ama ere bataioan

esku hartzen hasi zen.

Aur-emalea deitzen zitzaion haurra elizara eramateaz arduratzen

zen emakumeari, eta ama pontekoa edo beste emakumeren bat izan

zitekeen. Ezkontzako aitajauna eta amandrea, aitona-amonak normalean,

izan ohi ziren lehen seme-alabaren aita eta ama pontekoak, eta

bigarrenarenak, haien bikotekideak (hau da, aurrekoaren aita besoetakoaren

emaztea, eta ama besoetakoaren senarra). Hirugarren

seme-alabatik aurrera, ezkontideen anai-arrebak (jaioberriaren osabaizebak)

izaten ziren, txandaka, Jaieguneko jantziez, zituzten

dotoreenez, apainduta joaten ziren bataiora aitajauna eta amandrea.

Mutikoaren izena aita pontekoak jartzen zuen beti, eta neskatilarena,

berriz, amandrea. Familiak nahiko ugariak zirenez, haurtxoari

aita edo ama besoetakoaren izena jarri ohi zitzaion, edo bestela, jaiotegunean

ospatzen zen santuren batena. Bataioan, jaunartzean edo

sendotzan ez ziren opariak egiten.

Gerra aurrean, haurren arropatxo guztiak zuriak ziren. Beranduago,

mutikoak urdinez eta neskatilak arrosaz janzten hasi ziren.

JAUNARTZEA

Bi jaunartze egiten ziren: komunion-txikia eta nagusia edo komunionaundia.

Txikia Karmengo Kaperan egiten zuten, 7 edo 8 urtez, urteko

edozein domekatan eta jantzi onenez apainduta. Jaunartze handia, berriz,

12 urterekin egiten zuten, Lasarteko parrokian. Egun honetan,

arropa estreinatzen zuten haurrek: neskatilak zuriz buruko mantelinaz

jantzita, eta mutikoak, praka luzez, edo marinelez eta besoan begizta

handi batez. Neskatila-mutikoek, larruzko lehenengo zapatak jantzi ohi

zituzten egun horretan.

1950. urtetik aurrera, gutxi gorabehera, Lehenengo Jaunartzea

baino ez da egiten, neskatila-mutikoak 8 edo 9 urte dituenean.

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!