21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lope Martínez de Isastik idatzi zuenez, 1625. urtean, «terciarias y

cuartanas» delakoez sendatzera etortzen ziren fededunak ermitara.

Ondorengo hauek dira, ermitak 1630.ean zituen ondasunak 31:

zilarrezko kaliza eta patena, meza-liburu bat, antzinako pergamino-paperezko

meza-liburu zahar bat, «damasco leonado en partes bordada»

gisa deskribatutako estola eta manipuludun meza-jantzia, bertako mihisez

egindako bost elizatorra, material bereko amitu eta gerriko

lokarri higatuekin, lekuko mihisezko hiru izara berri, erdian zetazko

gerriko gorria zeraman beste bat, bertako mihisezko hamaika izara, aldareetarako

hiru mahai-oihal (bat Frantziako mihisezkoa eta beste biak

bertakoaz eginak) «sin meter en agoa» edo erabili gabeak, zetazko hiru

buruko zahar-zaharrak, aldareko bi esku-oihal, hiru pare korporal estaltzeko

zapi eta guztiz, urre-koloreko letoizko lau zutargi, eztainuzko

lanpara bat, ur bedeinkatua edukitzeko kobrezko ontzi txiki bat, Kristoren

aurrean jartzeko harizko sare zahar bat eta taulazko bi kutxa

(meza-jantziak gordetzeko izango zirela suposatzen dugu).

1646. urtean, Lasartera ematen zuen hormaren zati bat erori, eta

berria egin behar izan zuten, eta honengatik, 648 erreal ordaindu behar

izan zuten 32. 1721. urtean, halaber, ermitaren euste-horma ere

konpondu behar izan zuten 33. Baina, 1728.ean, obra garrantzitsuagoak

egin behar izan zituzten, hala nola: fatxada berria eraiki, kanpandorrea

konpondu eta, aurre eta atzealdea luzitzea, guztira, 347 erreal 34. Konbentzioko

Gerran (1794-1795) kalte handiak jasan, eta 1796. urtean

zaharberritzeari ekin zioten. Horretan, María Teresa de Larrerdia serorak

lagundu zuen, aldarea, Kristoren tailua eta kanpai-etxea

konpondu eta txukundu, eta jantziak garbitzeko 451 erreal eta 26 marabedi

aurreratuz 35.

1917. urtean, lapur batzuk sartu, eta 350 pezeta, bi meza-jantzi, elizatorra

bat, meza-liburu bat, lanpara bat eta beste huskeria batzuk

eraman zituzten. Nahigabe eta haserre handia sortarazi zuen eskualde

osoan zehar berriak.

1970.ean, berriz, azpian zeukan harrobiko kontrolpeko leherketa

sistemak huts egin, eta elizaren zati handi bat erori egin zen. Bi urte

beranduago, zutik mantendu zena eraitsi zuten.

Orduan ekin zioten Buruntza mendiaren magalean, Ergoien auzoko

Elorriaga baserriaren goiko aldean, eliza berreraikitzeari.

Aurrekoak zituen neurri eta banaketa berberak errespetatu ziren, eta

aldaketa bakarra kanpai-horman egin zen, oraingoan abside gainean

jarri baitzuten. Oriatar ugarik esku hartu zuen berreraikitzeko auzola-

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!