21.04.2013 Views

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

Artxiboa PDF formatuan jaitsi - LasarteOriaSarean.eu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

urenaren (1957. urtera arte) eta Amelia Unanueren (1978. urtera arte)

esku zeuden serora-lanak, emakume boluntarioen talde batek egiten

du, gaur egun.

BIDEAK ETA ERREPIDEAK

Errege Bidetzat (hau da, publikoa et lehentasunezkoa) jotzen zen XVI.

menderako, Lasarte eta Usurbil lotzen zituen bidea. Izan ere, horrela

ezarri zuten Gipuzkoako Batzarrek 1605eko maiatzaren 3an, Hernanik

ez zuenean, xendra 11 soil bat baino ez zela argudiatuz, konpondu

nahi izan.

Hala ere, XVIII. mendean Madril eta muga lotzeko, gurdietarako

egokitu zen Errege Bidea ez zen Lasarte edo Donostiatik igarotzen, Tolosa,

Andoain, Urnieta, Hernani, Oiartzun eta Irundik, baizik. 1834ko

otsailaren 2an, ordea, Andoaindik Donostiarako 12 errepide bat egiteko

xedatzen zuen Errege Agindua argitaratu zen.

XIX. mendera arte, beraz, ez zen Irun eta Madril lotzen dituen 1

Errepide Nazionalaren trazadura finkatu. Lehenengo proiektua,

1833ko uztailean onartu zuten Gipuzkoako Batzarrek, Oiartzun, Astigarraga,

Hernani eta Urnietaren aurkako jarreraz. Horiek, proiektu

hori ekonomikoki errentagarria ez zelakoan, komunikabide nagusitik

at gelditzeko beldur ziren. Baina urte bereko urrian, I. Karlistada hasi,

eta bertan behera gelditu zen plana, gatazka amaitu bitartean.

1841eko uztailaren 24an, Donostiak proiektua berrabiarazi zuen,

eta urtebete beranduago, 1842ko uztailaren 18an, beste Errege

Agindu baten bidez, proiektua egiteko agindua eman zen. Ezarri ziren

baldintzen artean 13, esleipendun ateratzen zen eraikitzaileari, 25

urtez bidea erabiltzeko eskubidea ematea xedatu zen, hau da, epealdi

horretan, kateak jarri eta bertatik igarotzen ziren

merkantziengatik bidesaria kobratzekoak. Hiru gunetan jarriko lirateke

kateak edo bidesari-etxeak: Lasarten, Donostiako sarreran

(Antigua auzoan, Santa Katalinaren zubian zegoenaren ordez) eta

Errenterian. Kokaleku hauek, agintarien aginduz baino ezingo ziren

lekualdatu. Katea zeharkatzen zuten merkantzia guztien gainean,

%6ko arantzela kobratuko zen, eta erreal bat Donostian kontsumituko

zen ardo arroa bakoitzeko, eta bi erreal, ibilbideko herrietara,

hots, Errenteria, Altza eta Lasarte bezalako udalerrietara, eramango

zen arroa bakoitzeko.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!