26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HITZAURRE GISA

EGLU-l eta EGLU-l (Eraskina) liburukietako hitzaurreak

irakurtzeko astia hartu duen irakurleak ez du azalpen berri gehiago askorik behar

oraingo honetan aurkezten dugun liburua zertan den ulertzeko, liburuki haiek

burutzeko erabili genuen prozedura berberaz baliatu baikara orain ere.

Izen sintagma eta deklinabidearen sistema aztertu ondoren, aditza

geratzen zen aztergai perpaus bakunaren analisia burutzeko: aditz sistema da, bada,

liburuki honetako gai nagusia. Ikusiko denez, euskal aditzak erakusten digun

sistema uste baino errazagoa da, alde batetik, eta pentsa genezakeen baino

konplexuagoa ere, bestetik. Beti esan ohi da morfologia aldetik izugarri zaila eta

aberatsa dela aditz laguntzailea. Hori egia izanik ere, morfologia hau erraz uler

daiteke, forma aldetik behintzat, aditz laguntzaile diferenteak ditugula ohartzen

baldin bagara, denak sistema beraren azpian geratzen baitira. Dena dela, onartu

behar dugu, aditza deitzen dugun horren inguruan biltzen dela beste elementu anitz

ere, perifrasi aberatsak eta konplexuak osatuz honela.

Aurkezpenaren aldetik, eta horra zertaz ez dugun hitzaurrea luzatu

nahi hemen, lehenbiziko kapitulua da gero datozen guztien laburpena eta kapitulu

horretan planteiatzen dira gero sakonago ukituko diren gaiak.

Liburu honetan ikusiko den bezala, euskalkiek aberastasun handia

erakusten digute forma aldetik eta gramatika kontuetan ezin dira zirt 000 zart alde

batera edo bestera gauzak erabaki, eman behar diren urratsak aldez aurretik ongi

pentsatu eta informazioa bildu gabe. Hori biltzen saiatu gara hemen, horretarako

laguntza handia eskaini digutelarik Orotariko Euskal Hiztegia lanerako Mitxelena

eta Sarasola irakasleek bildu eta sistematizatu dituzten langaiek. Luzera begira,

material horretaz sistematikoki baliatzeko bideak aurkitu beharko ditugu,

Euskaltzaindiak urratsez urrats proposatu nahi duen hizkuntz erOOua behar bezala

hornitzeko.

Ez dugu besterik esateko; hala iduri ez badu ere, eskuetan duzun lan

honetan ordu eta egun luzeak daude bildurik eta talde baten urteetako lanaren

ondorioa da. Halaz ere, lan hau behin-behinekoa da eta eztabaidarako prestatua

denez, Gramatika Batzordeak pozik eskuratuko lituzke egin lekizkiokeen ohar eta

kritika guztiak.

Gramatika Batzordea

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!