26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehenbiziko kasuan aditz oina bakarrik ageri da, hau da, aspektu

markarik gabeko adizkia (horrela deitzen dugu "aditz erroa" ere bereizteko. Beraz,

etor aditz oina da eta -tor- aditz erroa); bigarren adibidean, ordea, aspektu marka

ere ageri da (-tu, kasu honetan), partizipioa dela esanen dugularik, eta

hirugarrenean, azkenik, aditz izen bat dugu, hau da, jatorrizko aditza izenaren

itxurarekin emana

Aditz oinak perpaus lokabeetan agertzen dira, aginduak ematean,

galdera erretoriko 000 harridurazkoetan, errefrau 000 itxura bereko esapideetan,

kontakizunetan eta antzerkietako didaskalietan, ondoko adibide guzti hauek

erakusten diguten bezala:

(14) a. urrikal jauna!

b. nork hari eskua eman?

c. "Hie macanic saka" (Oihenart, 267. errafraua)

d. lehenik zernahi esan, gero zernahi egin eta

azkenean zernahi ikus

e. "Sar eskuinetik...ama besarka..." (A. d'Oihenan pastorala)

Egia da kasu horietan partizipioa ere ager daitekeela eta, anitzetan,

euskaIkiak 000 mintzairaren usarioak bereizten dituela aditz oina eta partizipioa.

Beraz, oso zaila da arau zehatzik ematea puntu honetan. Esan behar den gauza

bakarra da aipatu testuinguruetan aditz oina erabil daitekeela, besterik gabe.

Perpaus koordinatuetan ere aurkituko dugu aditz oina:

(15) irakur ezazu eta gogoan har

Ber gauza perpaus txertatuetan ere: errefrauetan, zehar galderetan,

hautuzko perpausetan, zenbait posposiziorekin eta zenbait esapidetan aurkituko

dugu aditz oina. Ikus, bestela ondoko adibideok:

(16) a. "Otsoa non aipa, han gerta" (Oihenart, 385. atsotitza)

b. ez dakit nondik sar

c. zuk aitor ala hark sala, eni berdin zait

d. bazkal ostean burbilduko gara

e. ikus ahala urrun

Lehen egin dugun ohar bera gogora eraziko dugu hemen berriz,

guzti hauetan ez baita nahitaezko aditz oina erabiltzea kasu horietan. Euskaldun

asko ere askok partizipioa sartzen dute hor:

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!