26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.3.2. Sail aldaketak

Nahiz eta sailkapen nagusiaren arauera, aditz oinak nor edo

nor-nork motakoak direla esan, sail batetik besterako aldaketak gerta daitezke.

Fenomeno honi dagokionez ere, zenbait azpisail bereiz daitezke:

2.3.2.1. Nor-nork motako aditz oinak, nor motako gisa ager daitezke. Horrela,

sal(du), eros(i), eta esan tankerako aditzak nor-nork motakoak direla esan

dugu, baina honako perpaus mota hauetan ere ager daitezke:

(28) a. sagarrak merke saldu dira

b. horrelakorik ez da esaten

c. liburu zaharrak erosten dira

d. leiho honetatik lorategi eder bat ikusten da

Horrelakoetan ez zaigu nork sintagmarik azaltzen, aditz

laguntzailea ere nor erakoa da, eta egitura honen bidez inpertsonaltasuna, aditzak

adierazten duen ekintzaren egile jakinik ez izatea, ematen dugu aditzera (aditz

laguntzailea hirugarren pertsonan doalarik). Hau da, ez dakigu sal(du), esan,

eros(i) edo ikus(i) ekintzen egileak nortzu diren. Eskema hau genuke bada:

[NOR-NORK] [NOR]

+inpertsonala

Balio inpertsonala, ordea, ez da nor-nork motako aditz oinak nor

saileko eginaz bakarrik lortzen. Nor saileko aditz oinekin ere, subjetu jakinik, ez

agerian ez isilbidez, azaltzen ez den neurrian, gerta daiteke balio inpertsonal hori:

(29) a. nola joaten da hemendik udaletxera?

b. oso ondo egoten da hemen

c. ezin da gaur egun horrela ibili

Nolanahi ere, eta adibideetan antzeman daitekeenez, badirudi balio

inpertsonal hau ohitura markatzen duen aspektuari loturik dagoela.

2.3.2.2. Ikus ditzagun honako perpaus hauek orain:

(30) a. aitona zaharra hil da

b. mendia elurrez zuritu da

c. ontzia urez bete da

d. gelako mutikoak ikaratu dira

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!