26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aditz batzu, azkenik, inkoatiboak direla esaten dugu, egoera

aldaketa bat ematen baitute aditzera: zuritu, zabartu, bil, e.a. Beste batzuei

erazle esaten diegu, beti ere nahitaezko eragile bat behar dutelako: horretarako -raarrizkia

000 erazi (eta bere aldagarriak) erabiltzen ditugu.

Dakigun bezala, aditza da perpausaren ispilu antzeko bat, berak

biltzen baititu laguntzailearen bidez (adizki trinkoek zuzenean ordea) perpaus

horretako izen sintagmak. Rori dela eta, nor, nori eta nork sintagmen arauera

sailkatzen ditugu aditzak:

(5) a. Jon dator

b. Jon beldu zaigu

c. Miren ikusi dut

d. Mireni esan diot

Adibide horietan ikus daitekeenez, aditzean beti agertzen da nor

hori, nahiz gero ez den beharrezkoa sintagma batean gauzatzea:

(6) a. urak irakin du

b lanari ekin diogu

Kasu horiek eta hauen antzeko batzu albora utzita, aditzak nor

sailekoak, nor-nori sailekoak, nor-nork sailekoak eta nori-nori-nork sailekoak

direla esaten dugu. Ohan gaitezen, dena dela, sail aldaketak gerta daitezkeela

sarritan:

(7) a. aitona zaharra hil da

b. etxe horretan gizon bat hil omen zuten

c. mundu honetatik joan da

d. mundu honetatik joan zaigu

Ikusten denez, aditz bera sail batean nola bestean ager daiteke. Dena

dela, bestelako sail aldaketak ere gertatzen dira: modu inpertsonalera pasatzen

ditugunean, esate baterako, jatorrizko aditza zein izan daitekeen ezkutuan gera

daitekeelarik orduan:

(8) a. egunero hiltzen da jendea

b. zerriak negualdera hiltzen dira

Adibide horietan, nabarmen denez, jatorrizko hil aditza nor

sailekoa edo nor-nork sailekoa izan daiteke. Gauza bera gerta liteke beste aditz

batzurekin ere:

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!