26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gero, jakina, [nor-nork] +erazle horrek nork-en urratzea ikus

dezake eta, orduan, inpertsonal gisa interpretatu.

2.3.2.4. Nor eta nor-nork sailen arteko aldaketa honetan, beste mota bat,

euskalki batean edo batzutan sail bateko, eta beste euskalki batean (edo batzutan)

besteko, diren aditz oinek osatzen dute. Adibidez, gipuzkeraz irten aditza nor

motako aditza da; bizkaieraz, aldiz, nor-nork erakoa. Horrenbestez, bi egitura

hauek izanen ditugu euskalkien arauera:

(47) a. aita berandu irten da etxetik

b. aitak berandu urten dau etxetik

Beste horrenbeste beste aditzekin ere:

(48) a. goraino igo gara

b. goraino igon dogu

Zubereraz eta Baxenafarreraz bazkaldu naiz esaten da, beste

euskalkietan bazkaldu dut esaten den bitartean. Euskalkien arauerako erregimen

desberdinei dagozkien aldaketak dira, beraz, azken sail honetan aztertu ditugunak.

2.3.2.5. Azkenik, beste erabilera bikoitz bat deitu, lagundu, begiratu,

ikutu, (zerbait egiten) utzi, eskertu, entzun...bezalako aditz oinekin

aurkitzen duguna da. Hemengo aditz oin guztiak nor-nork sailekoak ditugu, eta

hala erabiltzen dira euskalki guztietan; desberdintasuna, berehala aipatuko dugun

nori sintagmatik dator. Orohar, mendebaleko euskalkietan, goiko aditz oin

horiek, nor-nori-nork saileko bezala erabiltzen dira; ekialdekoetan, nor-nork

saileko bezala:

(49) a. etxera lagundu dizut

b. etxera lagundu zaitut

c. telefonoz deitu dizute

d. telefonoz deitu zaituzte

e. jakinminez begiratu dizu

f. jakinminez begiratu zaitu

h. jaietara joaten utziko dizut

i. jaietara joaten utziko zaitut (baina euskalki

guztietan, ordea, etxean utzi zaitut)

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!