26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. ADITZ MULTZOAREN EGITURA

1.1. IZEN SINTAGMA ETA ADITZA

EGLU-lean esaten den moduan (ikus 37. orr.), perpausa aditzaren

inguruan gauzatzen da. Hortaz, aditzak bakarrik osaturiko perpausak aurkituko

ditugu edo, eta hau dugu kasurik arruntena, aditza eta beste osagai batzuz

baliaturik eginak ere:

(1) a. atertu du

b. Jon etorri da

c. Mikel agurtu dut mendian

d. haur txiki hori gaisorik dago

e. zazpi lagun horiek kantari ederrak dira

f. Mirenen senarrarekin afaldu dute

g. Bilboko alkatea joan berria da

Perpaus bakuna aztertzen hasi garenean, aparteko lekua eskaini zaio

izen sintagmari: Jon, Mikel, haur txiki hori, zazpi lagun horiek, Mirenen

senarra, Bilboko alkatea, e.a. Esan daiteke EGLU-l eta EGLU-l

Eraskina deitu liburuetan gai hori, izen sintagmarena alegia, izan dela aztergai

bakarra. Hori de1a eta, arreta handiz eta xeheki ikusi da zerk osa dezakeen izen

sintagma hori eta zein den izen sintagmek perpausaren barnean har dezaketen

ordena.

Ez gara, alabaina, izen sintagmara bakarrik mugatu: izen sintagmek

kasu markak har ditzakete eta, orduan, adizlagunak edo izenlagunak osatzen

dituzte:

(2) a. Mikel agurtu dut mendian

b. Mirenen senarrarekin afaldu dute

c. Bilboko alkatea joan berria da

Adibide hauetan badakigu, adizlagun 000 izenlagun bakoitzaren

azpian izen sintagma bat dagoela beti: mendia-n, Mirenen senarra-rekin,

Bilbo-ko alkatea, e.a.

Bada hemen ikutu nahi ez dugun arazo bat, nolanahi ere:

perpausaren osagai nagusienetako bat izen sintagma baldin bada, zein dira

besteak? Aditz sintagma akaso? Adizlagunak eta gainerako osagaiak aditzaren

inguruan eta azpian biltzen dira 000 aditza eta beste osagai horiek pare parean

daude? Arazo hau nahikoa sakona denez, eta haren aztertzea lan honen mugetarik

kanpo geratuko litzatekeenez, ez dugu ezer esanen horretaz. Jakin dezagun, hori

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!