26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. II - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hemen agertzen diren dei(tu), begira(tu) edo lagun(du)

bezalako aditz oinak nor·nori·nork erako laguntzailearekin erabiltzen ditugu

askotan mendebalean; halere, adibide guzti horietan ez zaigu nor sintagmarik

azaltzen, nahiz horien ondoan lagon egin, dei egin edo so egin ere badiren.

(Bestalde, hiru aditz horiek nor ageriarekin ere erabiltzen dituzte zenbait idazlek).

Bada oraindik laugarren sail bat ere: bazkal(du), gosal(du),

afal(du), dimiti(tu), irakin, kurri(tu), distira(tu) eta antzekoek osatzen

dutena. Ez dugu hauetan inolako nor sintagmarik eta horregatik ditugu egiazko

salbuespenak. Lehen esan dugun "nor sintagma bat dugu euskal perpausa

osatzerakoan" perpausak badu, beraz, salbuespenik.

Aipagarria da gaur egun euskarak mailegatzen dituen aditzik

gehienak horrelakoak direla (funtzionatu, dimititu, existitu•..), nor·nork

gisa jokatzen baititugu, nahiz nor sintagmarik perpausean azaldu ez. Dena dela,

badirudi maileguak uholdeka onartu ordez, euskal ordainak erabiltzen edo

aurkitzen saiatu beharko genukeela.

(24) a. gure herriko alkateak gaur goizean dimititu du

b. urak irakin du

c. lanari ekin dio

d. horrek edan egiten du

e. berriek kurritu dute

3) Badira beste batzu benetako nork sintagmarik ez dutenak. Gutxi izanik ere,

baditugu euskaraz zenbait aditz oin, laguntzailea nor·nork motakoa delarik, nork

sintagmarik gabe azaltzen direnak:

(25) a. euria hasi du

b. hotz handia egiten du

c. elurra ari du

d. eguna luzatu du

e. atertu du

49

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!