SarreraOsagai genetikoen manipulazio tekniken aurrerapenak eta giza genomaren ezagutza gero eta sakonagoairaultzen ari dira medikuntza oro har, eta bereziki laborategi diziplina tradizionalak.Biomedikuntzan eta osasun zientzietako ikerketa funtsezko tresna da herritarren bizitza kalitatea eta biziitxaropena hobetu eta beren ongizatea handitzeko. Analisirako tresna berrien agerpenak aurkikuntzahandiak ekarri ditu. Aurkikuntza horiei esker detekzio goiztiarrean, diagnostikoan, pronostikoan eta geroeta gaixotasun kopuru handiagoaren tratamenduen egokitzapenean aurrera egin ahal izan da. Gainera,aurkikuntzok orain arte tratatu ezineko gaixotasunak etorkizun hurbilean tratatzeko eta sendatzekoitxaropena pizten dute.Urte gutxietan garrantzi handiko bilakatu dira ikerketa eta diagnostikoa helburu duten lagin biologikoeneskuratzea, erabiltzea, biltegiratzea eta lagapena. Gero eta ugariagoak dira gizakientzat prozedurainbaditzailea diren ikerketak, eta gameto, enbrioi edo enbrioi-zelulekin eginiko ikerketak nahitaezkobihurtu dira terapia zelularraren eta medikuntza birsortzailearen eremuan. Ildo horretan, pertsonek gaixotasunbatzuk harrapatzeko duten joera zehazteko diagnostiko-prozedurak daude, edota tratamendufarmakologiko batekiko minberatasuna eta sentsibilitatea identifikatzeko ere bai. Hala ere, aurrerapenzientifiko hauek eta berauek lortzeko erabilitako prozedura eta tresnek zalantza etiko eta juridikoak piztendituzte, behar bezala arautu behar direnak. Auzi konplexu hauek oreka eta zuhurtziaz arautu behardira, izan ere, hain gai konplexuak bete-betean eragiten baitu gizakiaren nortasunean.Gainera, aurrerapen zientifiko horiek zalantzan jartzen dute orain arteko osasun-zainketan oinarritu denantolaketa egokia ote den. Testuinguru berri honetan inoiz baino beharrezkoagoak dira diziplina anitzekoikuspegia, oinarrizko ikertzailea ikertzaileklinikora hurbiltzea eta koordinazioa eta sare-lana, kalitatezko zerbitzua lortzeko nahitaezko bermeakbaitira.Material genetikoaren manipulazio-teknikak oso azkar garatu dira azken urteetan; horrek ondorio ezberdinakekarri ditu, adibidez, laguntza-praktiketan eta ikerketan erabiltzen diren giza baliabideen zeinbaliabide materialen koexistentzia ordenagabea. Gainera, maiz ikusten dira bestelako hobekuntzaesparruak,hala nola:• Zerbitzu-kartera hauskorren existentzia, lausoki zehaztuak, aurretiaz ezarritako irizpideen arabera sailkatutaez daudenak.• Genetika eta biologia molekularreko teknika isolatuak burutzen dituzten laborategien ugaritzea.• Homogeneizaziorik eza langintza honetan diharduten profesionalen formakuntza mailan.Teknika hauen aniztasun eta konplexutasunak, eta teknikok gaixoarengan eta haren senitartekoengan duteneraginak, espezializatutako profesionalen beharra handiagotzen dute. Espezialistok azterketak egin,orientatu, aholku eman eta lagunduko diete gaixoei, senitartekoei eta klinikoei, baliabide guztiak moduegokian erabil ditzaten. Halaber, lortutako emaitzen interpretazioa egin eta emaitza horiei buruzko gomendioakemango dituzte, lortutako emaitzen ondorioei dagokienez.Horrek guztiak egoera oso konplexua eragin du osasun sistemetan, zeinari osasuneko arduradunek epelaburrean heldu beharko baitiote. Horretarako, genetika Osasun Sistema Publikora progresiboki eta eraegokian sartu beharko da, betiere berdintasuna eta herritar guztien erabilera bermatzeko beharrezkoakdiren kalitate-irizpideak baliatuta.Egoera honetan, argi dago jarduera plan bat aurkeztu beharra dagoela, teknologia genetiko berrienarloez eta ondorio praktikoez gogoetatzeko. Halaber, interes-talde guztien beharrak aseko dituen planifikazio-arautzesistema bat kontuan hartu beharko du, eta bereziki heldu beharko die zalantza juridikoGenetikaren Garapenerako Plana EAEn 11
eta etikoei. Era honetan, oinarri genetikoa duten gaixotasunak aurkezten dituzten EAEko pertsona eta familieikalitatezko arreta eskaintzea da oinarrizko helburua, herritar guztien berdintasuna eta zerbitzuareneskuragarritasuna oinarri duen sistemaren egituraketa bermatuko duten irizpideen bitartez.12 Genetikaren Garapenerako Plana EAEn