(Euskera) Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere)
Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere) haurrentzako ipuina da. Zazpi bat urteko ume baten ikuspegitik kontatzen digu nola bizi dituen egun hauek etxean, zeintzuk diren bere sintomak, bere errutina eta garbiketa arau berriak eta, baita ere, saria lortzeko erronka berria: eskuak asko garbitzea gustoko duen abesti bat kantatzen duen bitartean. Bere irudimenaren eta begien bitartez, sortzen zaizkion sentimenduak azaltzen dizkigu, zer sentitzen duen balkoian txalo egiterakoan eta gure bizitzetan sartu den izaki berri hori eta helduek etengabe aipatzen duten Koronabirus delakoa nola irudikatzen duen, bere gazteluan, hura ere eskolara joan gabe. María Coco Hernandoren ipuina Ilustrazioak: Sara Ramírez Koordinazioa eta zuzenketa: María R. Coco Itzulpena: Lucía Álvarez Busca
Koronabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere) haurrentzako ipuina da. Zazpi bat urteko ume baten ikuspegitik kontatzen digu nola bizi dituen egun hauek etxean, zeintzuk diren bere sintomak, bere errutina eta garbiketa arau berriak eta, baita ere, saria lortzeko erronka berria: eskuak asko garbitzea gustoko duen abesti bat kantatzen duen bitartean.
Bere irudimenaren eta begien bitartez, sortzen zaizkion sentimenduak azaltzen dizkigu, zer sentitzen duen balkoian txalo egiterakoan eta gure bizitzetan sartu den izaki berri hori eta helduek etengabe aipatzen duten Koronabirus delakoa nola irudikatzen duen, bere gazteluan, hura ere eskolara joan gabe.
María Coco Hernandoren ipuina
Ilustrazioak: Sara Ramírez
Koordinazioa eta zuzenketa: María R. Coco
Itzulpena: Lucía Álvarez Busca
- No tags were found...
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Zuzenketa:
Ilustrazioak:
Kororabirus
ez da printze bat
ezta printzesa bat ere)
María Cocoren ipuina
Eskubide guztiak gordeta. Eragotzita dago legeak ezarritako
salbuespenetan izan ezik, lan honen edozein berregintza, komunikazio
publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren
baimena eskuratzen ez bada.
Izenburua: Kororabirus ez da printze bat (ezta printzesa bat ere).
Egilea: María Coco Hernando www.mariacoco.es
Ilustrazioak eta diseinua: Sara Ramírez Sáez www.shine.es
Zuzenketa: María Rodríguez Coco www.mariacoco.org
Itzulpena: Lucía Álvarez Busca
Barrio tipografia: Sergio Jiménez eta Pablo Cosgaya
Manu eta Tomiri.
Elisa eta Juliari.
Gauza hauek azaltzea ez delako beti erraza.
Ipuinak bidaiatzeko aukera ematen diguten leiho onenak direlako.
Dena ez delako nahi dugun moduan irteten.
Elkarrekin edozein gauza gaindituko dugulako.
Etxean igarotako egun bakoitza zuengandik ikasten
jarraitzeko aukera bat gehiago delako.
Gaur ez dago eskolarik.
2
Aste hauek desberdinak dira. Azken
egunotan, handiek koronabirus
deitzen den zerbait aipatzen dute.
Entzuten dudanean, printze edo
printzesa bat datorkit burura.
Koronabirus oso oso txikitxoa da.
Bere gaztelua lagunez beterik dago.
Ziur ez dela eskolara joaten.
Mikroskopio batekin ikusi dezakegu?
3
4
Aitak, urduri, etxea garbitzen du eta ama
etengabe ordenagailuarekin lanean ari da.
Medikuekin hizketan dabil eta neke aurpegia
du. Agian gaixotzen ari da.
Aiton-amonei deitu eta etxetik ez
ateratzeko eskatu diegu.
Badirudi hotz handia egiten duela,
kalean eguzkiak argitzen badu ere.
5
6
Koronabirus nolakoa izango den darabilkit
buruan. Rockeroa izango da edo luxuzko
jantziak izango ditu? Nire familiari musika
gustatzen zaio; nahiago rockeroa bada.
Non biziko da horren azkar mugitzeko?
Amak dio, agian, egunen batean
elkar ezagutuko dugula.
7
8
Egun asko pasatzen ditugu etxean.
Aitatxorekin eta amatxorekin asko jolasten
gara. Kontsolarekin ariketa fisikoa egiten
dugu. Margotzen eta eskulanetan aritzen
gara. Barre egiten dugu une oro.
9
10
Inoiz ez gara egon horrenbeste denbora
kalera atera gabe.
Hain dut gustoko irtetea!
Baina orain leihoak irekitzen ditugu eta
bizilagunekin hitz egiten dugu. Haiek ere ez
dira kalera ateratzen.
Gauean elkarrekin txalo egiten dugu.
Gu hobeto egon gaitezen lan egiten
duten pertsonei egiten diegu txalo.
Dena da desberdina.
11
12
Eskuak asko garbitzen ditugu eta presarik
gabe dutxatzen gara, etxea atontzen
dugu eta sukaldatzen lagundu.
Gauza berriak egiten ari gara.
Gaur eztarriko mina eta
sukar pixkat daukat.
Ez goaz medikura.
Aitatxok eta amatxok diote Koronabirus
iritsi dela, baina nik ez dut inon ikusi.
Oso txikia da antza.
Luparekin bilatuko dut.
15
16
Usin egitean, 2 puntu ematen dizkidate ahoa
ukondoaren barrualdean jartzen badut.
Eskuak asko eta hatzen artean ondo
garbitzen baditut, puntu 1 gehitzen dut.
Saritan, txokolatea askarirako!
17
18
Adindunek ere eztula daukate.
Ez dira etxetik irteten eta egunero
medikuarekin telefonoz aritzen dira.
Guk bideokonferentziak egiten ditugu
eta txisteak kontatzen dizkiogu elkarri.
Dibertigarria da!
19
20
Denbora asko pasako da
eskolara itzuli aurretik.
Goizetan irakasleek egindutako
etxekolanak egiten ditugu eta
arratsaldetan jolasten aritzen gara.
Ohituta gaude dagoeneko.
Hobeto sentitzen naiz jada.
21
Aurkitu dute!
Albisteetan esan dute emakume
batek bere mikroskopioarekin ikusi
duela. Ze zorte izan duen!
Banekien posible zela!
Txerto bat egin behar du
denok sendatu gaitezen.
23
24
Koronabirus marraztu dut.
Hauxe da.
Orain, elkar ezagutzen dugula,
batera bizitzen ikasiko dugu.
25
Denok kasu egiten badugu
eta etxean geratzen bagara,
laster itzuliko gara eskolara
gure lagunekin.
27
GURE BURUA BABESTEKO
SUPERBOTEREA DAUKAGU
Eskuak garbitzea dibertigarria da. Egin dezagun erronka!
Gogora ekarri zure kanturik gustokoena eta kanta ezazu
osorik eskuak xaboiarekin igurtitzen dituzun bitartean.
Ez ikutu ahoa, sudurra edota begiak. Egiten baduzu,
superaskarirako puntu bat gutxiago izango duzu!
Eztula edo usin egiterakoan, ukondoaren barneko
aldearekin tapatu. Zer egiten zenuen lehen ukalondoarekin?
Pentsatu hiru gauza desberdin. Zaila da, ezta?
28
Beldurra baduzu, hitz egin aitatxo edo amatxorekin. Haiek
ulertuko dute zure kezka eta zer gertatzen ari den azalduko
dizute. Normala da beldurra sentitzea.
Egun guztia etxean eta ¡milaka gauza egin ditzakegu!
Orain da unea etxeko garbiketetan laguntzeko, lokarriak
lotzen ikasteko, gure pizza gogokoena zein den jakiteko...
Buruko edo eztarriko mina baduzu, esan aitatxo edo
amatxori. Haiek beti zainduko zaituzte.
Eta aspertuta bazaude, bota bistadatxo bat ipuinei.
Hartu liburu bat eta irakurri ezazu. Liburuak beste mundu
batzuetako atariak baitira.
DENA ONDO ATERAKO DA!
29