11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ehartuta baitzeuden. Era berean, gizonak itsasoan egoteak, emakumeen bizimoduan

eragin zuzena izan zuen kostaldeko beste herrietan bezala. Esan beharrik ez dago, bestalde,

urrutiko arrantzaz gain, kostatik gertu egiten zenak ere izugarrizko garrantzia izan

zuela pasaitarren bizitzan.

Arrantzarekin harreman zuzena zuten untziolek eta merkataritzak, eta jakina, arrantzaren

garapenak beste alorrena ere ekarri zuen eta, bestalde, arrantzak behera egin

ahala gainerako alorretan ere galera gertatzen zen.

Arrantzaleak, garai hartako beste lanbide batzuetako langileak bezala, erakunde

berezietan bildu ziren. Horrela sortu ziren arrantzale kofradiak, gaur egun arte iraun

duten erakundeak. Kofradien inguruko lehen aipamena 1599koa da. Kofradiek arrantzaleen

erlijio bizitza, arrantzan lortutakoaren banaketa, salmentak eta gaixo eta zaharrentzako

laguntzak antolatzen eta arautzen zituzten.

Arrantzak ere jasan zuen lehen aipatutako XVI. mende bukaerako krisia. Izan ere,

gure kostaldeetan egiten zen arrantzan beherakada handia gertatu zen garai hartan.

Arrantzaren gainbeheraren garrantziaz jabetzeko badugu datu esanguratsu bat: 1599an

erregeak, egoera hartaz kezkaturik, egoerari buruzko informazioa bildu eta bidal ziezaiola

eskatu zion Gipuzkoako Korregidoreari, egoera zertan zen ezagutzearren. Erregearen

agindua betetzeko, bada, Pedro Gonzalez Korregidoreak kostaldeko herritar

zaharrenen eta arrantzan adituak ziren pertsonen presentzia eskatu zuen. Horrela, Hondarribiko

Pasaiatik bi joan ziren eta Donostiako Pasaiatik beste bi. 13

Garai hartan untziolek garrantzi handiko jarduera izan zuten. Untziolei buruzko

lanen aipamen nagusia XV. mendekoa da, baina arrantzaren eta merkataritzaren bilakaeraren

ondorioz Pasaian lehenago ere untziak egin ohi zirela pentsa daiteke. Untziolen

bilakaerarako ezinbestekoak ziren merkataritza eta arrantza, baina horiez gainera baita

burdinolak eta inguruko basoetako egurra ere. Horrela, untziolen jarduerak inguruko

herrietako langileen bizitza ekonomikoari onura ekarri zion.

Gipuzkoako kostaldean untziola asko sortu ziren. Donostian eta Errenterian, esaterako,

indar handiko untziolak sortu ziren eta horiekin batera Pasaiak ere eduki zituen bere

untziolak. Hondarribiaren eskumeneko Pasaian, hau da San Juanen, untziola garrantzizkoenak

“de las Casas de Vizcaya” izenekoa eta Port de la Bordakoa (Bordalaborda) izan

ziren; garrantzi gutxi izan zuten, berriz, Calaburza eta plazakoak.

San Pedro aldean ezagunak izan ziren Torreatzia eta Codemasti, (Ondartxo), Santa

Isabel gazteluaren parean kokatuak biak. Lezo eta Errenterian egiten ziren untzi handiak

ubidera eramaten ziren, Bonanza eliza parera, eta han hornitzen zituzten. Horrela, XVI.

mendean Pasaiak zituen untzi gehienak bertako untzioletan eginak ziren.

13 IMAZ, José Manuel: La industria pesquera al final del siglo XVI. 7. orr.

- 29 -

Portua, Pasaiaren arima

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!