11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Pasaiako euskararen historia soziala

Aztertzen ari garen garaiaren bukaera aldean, 1930. urtetik aurrerako pasarteetan

agertzen da gazteleraren aipamena haurren arteko harreman hizkuntza gisa, eta eskolan

gazteleraz mintzatzera behartzen zituztela da beraiek aipatzen duten arrazoia.

“Eta egiten gendun combinaciones: armi armi , a no tocar!! , armi armo a no

se cuantos!!”.

Haur jokoetan aipagarria da, halaber, «heltziak irakiten» izenekoa. Neskak jostatu

ohi ziren, ondoren azaltzen den moduan:

“neskak pretilean eseriak eta batek topatzen zituen danak. Nola zen hori?

Etortzen zan bat txingoka hola eta deitzen genion: Heltziak irakiten!!. kontatzen

zun eta ikutzen zituen hankak eta esaten zun:

Hau zeinena da?

Ez dakit!!

Bat falta da, noa joan da?

Ez dakit!!

Ikusten zunean hanka, bazekien laguna beretzat zela eta eraman egiten zuen

eta ama gelditzen zen poliki poliki bate gabe. Deia zan: Heltziak irakiten !!

etortzen zan gero heltziak ikustera eta umiak falta...”.

Haurren mundua alde batera utzita, aztertzen ari garen aldian (1900-1936) helduen

arteko harremanetan ere euskara zen oro har erabiltzen zen hizkuntza. Horren erakusle

dugu kanpotik etorri eta euskaraz ez zekien gizon baten adibidea, San Juanen jasoa:

“Etortzen zen erdaldunak ere ikasi egiten zuen orduan, nola zan hura... Joaquin

Gallego”.

Laburbilduz, esan daiteke, XX. mendearen hasieran, hau da guk lehen garaitzat

hartu dugun tartean, hizkuntzari buruzko ohiturak oso antzekoak zirela San Juango eta

San Pedroko familia eta lagunarteko errealitateetan.

Gerra ondorengo errealitatea aztertzen hasi aurretik bereziki azpimarratu beharra

dago San Pedron zein San Juanen oso egoera latza bizi zela. Izan ere, Gerra Zibila zela

eta, herritik alde egin behar izan zuten familia askok (Bilbora eta kostaldeko beste hainbat

herritara batzuk, eta mugaz haraindi ere bai beste batzuk), eta hildako eta desagertu

asko izan ziren.

Gogora ekarri nahi dugu, orobat, azterlan honen helburua ez dela Gerra Zibilean gertatutako

gorabeheren azterketa egitea. Baina aipamen soila eginez besterik ez bada ere,

esan beharra dago oso egoera larria bizi izan zutela Pasaiako familiek eta saminak jota

zeudela gerraren ondoren.

- 78 -

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!