11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

“Erdera ikasi gendun, baina kostata”

Gurekin mintzatu diren nagusi guztiek esan dutenez, eskola urteetan gazteleraz mintzatzera

behartu zituzten Pasaian.

Euskal Herrian 1876. urtetik aurrera derrigorrezkoa izan zen gaztelera, industrializazioaren

eta inmigrazioaren eraginez.

Orokorrean, beraz, gerra baino lehenago, eta ondoren ere bai, hezkuntzan gaztelera

erabili zen, bai Euskal Herrian, bai Pasaian.

Familian euskara eta eskolan gaztelera erabiltze horren ondorioz haur askok arazoak

izan zituzten, gaztelera ulertzen ez zutela-eta:

“Erdera ikasi genuen, baina kostata”.

Bai san Pedron eta Bai San Juanen, bietan aipatu dira eskolako arazoak hizkuntzaren

ondorioz. Hona hemen San pedroko emakume batek zer esan zigun:

“Behin gelditu nintzan agineko mina nuelako eta hurrengo egunian jun nintzan

eta:

-Porqué no viviste ayer?

-Porque me dolía la muela.

Ez dakit nola esango nion eta:

-Te han arrancado?

Ez dakit nik zer esaten zuen eta nik:

-Sí

Zerbait esateagatik, sí eta ola in eta.

-Abre la boca!

Eta zabaldu zin eta:

-Mentirosa!

Ze, nik gezurra esan nion, ez nekin eta zer galdetu zitan eta nik baietz. Te han

arrancado ez da ba hain zaila baino: ez dakienak ikuste ez dunak bezala

omen da ta”.

Elkarrizketa egin genien emakume eta gizon guztiek beraz, eskolan gazteleraz ikasi

zuten, eta haien seme-alabek ere gazteleraz ikasi zuten Pasaiako eskolan. Hala ere,

nahiz eta eskolan euskara erabili ez, dotrina euskaraz ematen zen Euskal Herriko herri

gehienetan; hala dio zita honek:

- 79 -

Pasaitarren ahotik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!