11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Pasaiako euskararen historia soziala

Haren ustez, beraz, herritarrek euskara erabiltzen zuten beren arteko komunikazio

tresna gisa (horrela bakarrik ulertu daiteke “una lengua sólo entendida por los naturales”

esapidea), baina, haurrek gaztelera, hegoaldean eta frantsesa, iparraldean, ikasten

zuten. Uste hori ezezten duten zenbait froga badira, ordea: alde batetik, gauza jakina da

herritar gehienek euskaraz bakarrik hitz egiten zutela, hortik, adibidez, lekukotasunak

itzultzaileen laguntzaz osatzeko beharra, eta bestetik, herriko kargudun izateko derrigorrez

jakin behar zen gazteleraz idazten eta irakurtzen. Hortaz, hizkuntza ofiziala, batean

gaztelera eta bestean frantsesa zirela adierazi nahiko zuen Van Aerssenek.

Pasaian antzeko egoera biziko zen funtsean. Baina, portuak erakarrita iristen ziren

kanpotarren eraginez, inguruko herrietan baino jende gehiagok jakingo zuen gazteleraz.

Dena dela, herri xeheak euskara erabiltzen bide zuen komunizo tresna gisa.

Honenbestez, lan hau osatzerakoan aurkitu ditugun datuetan oinarriturik, gure ustez,

Pasaian herritar xeheek euskara erabiltzen zuten, zalantzarik gabe. Eta gizarteko goi

mailako jendeak ere euskaraz hitz egiten bazuen ere, gaztelera ere erabiltzen bide zuten

zenbait zeregin eta harremanetan.

Baina idatzi horiek, urte haietan Pasaiako hizkuntza nagusia euskara zela erakusteaz

gainera, atal honen hasieran adierazi dena berresteko baliagarriak dira, hau da kanpoko

jende, kultura eta hizkuntzekin harreman estuak izan zirela erakusteko baliagarriak dira.

Hona hemen XIX. mendean eginiko bidaia baten kronika bat:

“...El lenguaje dominante es un vascuence adulterado; pero hasta las clases

más bajas hablan el francés, el inglés y el castellano para dejarse entender.

De esta mescolanza de idiomas, debida a los buques de todas las naciones

que frecuentaban el puerto, nace la corrupción de la lengua nativa...”. 35

Hala ere ez dugu uste euskara ez zen beste hizkuntza batzuen ezagutza hainbestekoa

zenik. Herritar xehe batzuek jakingo zituzten, noski, atzerriko hainbat hizkuntzetako

hitz bakan batzuk, baina ez frantsesez eta ingelesez elkar ulertzeko moduan;

Gure ustez, herritarren ama hizkuntza eta komunikaziorako tresna nagusia euskara

(eta gaskoiera neurri txikiago batean) izan da oro har. Baina ezin uka daiteke, atzerritarrek

euskaraz ez zekitenez, elkar ulertzeko beste hizkuntza batzuk erabili beharrean ere

izaten zirela.

Esan bezala, kanpotar ugari ibili zen Pasaian, arrazoi edo helburu batzuk edo besteak

zirela medio. Horien artean baziren garai hartako zenbait pertsonaia ezagun eta ospetsu,

adibidez Victor Hugo, Humboldt... Pertsonaia horietako batek utzi zuen, Humboldt

hizkuntzalariak hain zuzen ere, XIX. mendeko lekukotasun nagusietako bat. Humboldt

1801. urtean igaro zen Pasaiatik, eta honako testigantza hau utzi zuen idatzirik:

35 MANE Y FLAQUER, Juan: Viaje por Guipúzcoa al final de su etapa foral 1876. Biblioteca Vascongada

Villar, Bilbo, 1969. 88. orr.

- 50 -

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!