11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Pasaiako euskararen historia soziala

Kontuan hartu behar da XVIII. mendean Pasaian ezkondu zirenen %37,5 kanpotarrak

zirela, hau da, 1628-tik 610 ezkonberri zirela kanpotarrak. Kanpotar horietatik

batzuk ziren inguruko herrietakoak, baina asko eta asko ziren atzerritik etorriak.

Bistan da, beraz, Pasaiaren ezaugarri nagusietakoa kanpoarekiko edo atzerriarekiko

harremana dela, eta ezaugarri horrek eragin handia izan duela pasaitarren bizimoduan

eta izaeran mendeetan zehar. Hainbat alorri buruzko berriak erabiliz egiazta daiteke

baieztapen hori, baina lan honen aztergai nagusia hizkuntza dugunez, gai horri eutsiko

diogu orain.

Herrialde desberdinetako gizakien arteko harremanak hizkuntzen elkartrukea ere

sortu du. Hor dago, besteak beste, gaskoierak Pasaian izandako garrantzia, baina ez gara

horretaz hemen arituko, lehenago aipatua baita gertaera hori.

Pasaiatik igarotako atzerritarrak hartu dira oraingoan ikerketa tresna. Izan ere, historian

zehar euskarak eduki duen estatusa aztertzeko abiapuntuak finkatu nahi genituen

lan honekin eta helburu hori betetzeko, tresna paregabeak gertatu dira zenbait bidaiari

kanpotarren lekukotasunak. Zorionez, idatziz gorde dira lekukotasun horietako batzuk

eta oso-oso baliagarriak dira pasaitarren bizimodua ezagutzeko.

Pasaitarren ama hizkuntza edo jatorrizko hizkuntza euskara da duda izpirik gabe,

baina nola frogatu hori, aurreko mendeei buruzko informazioa hain urria izanik? Hona

hemen Pasaian ibilitako bidaiarien lekukotasunen baliogarritasuna.

Aurkitu dugun lehenengo lekukotasuna 1120. urtekoa da: Oportoko gotzainak kostaldeko

bidetik egin zuen Aragoako erregearengandik ihes, eta hona hemen bidaia

horretan ikusitakoa deskribatzerakoan zer dioen:

“hombres feroces de idioma desconocido”. 30

Aipamen horretan hizkuntza ezezagun gisa agertzen dena euskara dela esan daiteke,

gure ustez. Kontuan hartu behar dugu gotzainak bazekiela portugesez eta gazteleraz ere

jakingo zuela seguru aski. Horrela bada, hain arrotza egiten zitzaion hizkuntza ezin zitekeen

gaztelera izan 31 . Ez dugu jakiterik izan kostaldeko zein bideri jarraitu zion, eta litekeena

da Pasaiatik pasatu ez izana, baina hala eta guztiz ere, zuzena litzateke gure hipotesia,

garai hartan herri guztiek izango baitzuten, seguru aski, egoera linguistiko berdintsua.

Zertxobait beranduago, XII. mendean bertan bazen ere, Aimerico Picaud apaiz frantsesak

ibilbide bat prestatu zuen Santiagoko bidea egin nahi zuten erromesentzat: Kodize

Kalixtinoa, hain zuzen ere. 1132-1139 bitartean idatzi zuen kodizea eta bertan garbi

erakutsi zuen apaiz hark ez zituela oso gustuko ez euskaldunak eta ez haien hizkuntza,

ondoko pasarteetan ikus daitekeenez:

30 MONREAL HUEGUN, Beatriz: Op.Cit.. 200. orr.

31 Idem. 200. orr.

- 48 -

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!